Garapen iraunkorrerako unibertsitate lankidetzako proiektuen jarduera esparruak
Deialdi honen bidez, diru laguntzak ematen dira UPV/EHUko komunitateko kideek honako arlo hauetan gauzatzen dituzten proiektuak guztiz edo zati batean finantzatzeko:
- PRESTAKUNTZA HEGOALDEKO HERRIALDEETAN. Komunitate hartzailearen hezkuntza adierazleak, pertsonen prestakuntza, unibertsitateko hezitzaileen prestakuntza eta abar hobetzeko bide emango duten proiektuak.
- GARAPEN IRAUNKORRARI BEGIRAKO IKERKUNTZA. Giza ongizatean zuzeneko eragin jakin batzuk lortzeko eta GIHak betetzeko xedea duten ikerketa proiektuak.
- INFORMAZIOAREN, EZAGUTZAREN ETA TEKNOLOGIAREN TRANSFERENTZIA. Herrialde hartzaileek euren ikerketa eta berrikuntza ahalmena garatu ahal izateko edo teknologia euren lan baldintzetara egokitzeko xedea duten proiektuak; garapen programen inguruko aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko jarduerak eta proiektuen identifikazioa eta ebaluazioa.
- HEGOALDEKO HERRIALDEETAKO UNIBERTSITATEEKIKO LOTURA INSTITUZIONALA INDARTZEA. Herrialdeon gaitasun eta ahalmen akademikoak eta kudeaketarekin lotutakoak hobetzeko proiektuak: azpiegiturak, ekipoen eta beste baliabide batzuen entrega, aholkularitza teknikoa.
- ERALDAKETARAKO HEZKUNTZA. Garapenerako hezkuntzaren estrategiekin lotutako proiektuak, unibertsitateko komunitatea gizartea eraldatzeko ekintzetan parte hartzera bultzatzeko xedea dutenak.
- GIZARTETIK BAZTERTUTA EDO BAZTERTUAK IZATEKO ARRISKUAN DAUDEN KOLEKTIBOEN INTEGRAZIOA. Gizartetik baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden biztanle taldeekin (adibidez, migratzaileak eta errefuxiatuak) esku hartzeko proiektuak.