GAZTENPATIA-Nicaragua

Gaztenpatia Nicaragua

EZ DAGO ESKURAGARRI 2018/19 IKASTURTEAN

Tokiko erakundea:

Proiektua koordinatzeaz arduratzen diren tokiko erakundeko arduradunak:

Kokapena: San Carlos udalerria, Río San Juan departamendua.

Deskribapena: ASODELCO elkarteak ingurumena errespetatzen duten eta errentagarriak diren tokiko ekoizpen sistemen garapena sustatzen du, bai eta emakumeei diru sarrerak izatea ahalbidetzen dieten ekimenak ere. Horretarako, ekoturismoaren arloko programa bat sustatzen du, bai eta ostalaritza eta azpiegitura historiko eta kulturalak kontserbatzeko obrak ere, El Castillo, San Carlos eta San Miguelito udalerrietan. Halaber, oinarrizko zerbitzuen ekipamendua eta azpiegitura sendotzeko lan egiten du, eta herritarrek ura eta saneamendua izan dezaten ahalegintzen da.

Lankidetzarako esparruak:

  • Negozio planak, emakumeen ahalduntzea eta mikrokredituak diseinatzea.
  • Uraren kalitatea laborategian aztertzeko kudeaketa eta prestakuntza.
  • Ingeniaritza hidraulikoa: sareen egitura eta eguneraketa, uren norabidea, presioak, saneamenduak, iragazki biologikoak.
  • Edateko ura gordetzeko porlanezko biltegien azpiegiturak diseinatzea eta ura banatzeko sareen mapatze topografikoa.
  • Tokiko herritarrei prestakuntza ematea marrazketa teknikoko softwarea erabiltzen ikas dezaten.
  • San Carlos herriko erdigune historikoan dauden etxebizitzen tipologiaren diagnostikoa eta azterketa egitea (fatxadak, espazioen banaketa, egitura, material motak, ebaluazio historiko eta soziologikoa...).
  • ASODELCOren webgunea eguneratzea eta bertako langileei prestakuntza ematea webgunea eguneratzen eta bideoak editatzen ikas dezaten.

Proiektuan, UPV/EHUko gradu hauetako ikasleek hartu dute parte: Arkitekturako Oinarriak, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Negozioen Kudeaketa.

 

Egin diren Gradu Amaierako Lanak eta ikerketak

  • I. Edizioa (2015/16)
  • II. Edizioa (2016/17)
  • III. Edizioa (2017/18)
  • IV. Edizioa (2018/19)

Erreferentziako dokumentuak