GAZTENPATIA KULTURARTEKO TOPAKETAREN VI EDIZIOA: Praktikak eta gradu amaierako lanak garapenerako lankidetzan egiteko UPV/EHUko Programa.
Gaztea eta enpatikoa zara beste errealitate batzuekin?Garapenerako lankidetza proiektuetan parte hartu nahiko zenuke zure praktiken edo GRALaren bidez?Guztiz une aproposean heldu zara GAZTENPATIA ezagutzeko.
Gaztenpatia programa Euskal Fondoaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimen bat da, unibertsitateko ikasleei aukera ematen diena praktikak (nahitaezkoak edo borondatezkoak) eta Gradu Amaierako Lana (GRAL) El Salvadorren, Kolonbian eta Guatemalan egiteko, Euskal Fondoa osatzen duten erakundeen proiektuetan.
Xehetasun gehiago jakin gura badituzu, etorri Gaztenpatiaren VI. topaketara maiatz honetan.
GAZTENPATIA KULTURARTEKO TOPAKETAREN V. EDIZIOA: HELBURUAK
- Gaztenpatia programa ezagutzera ematea UPV/EHUko kideei eta unibertsitatearekin lan egiten duten eragileei.
- Gaztenpatiaren bazkide diren erakundeek Erdialdeko Amerikan eta Hegoamerikan dauzkaten proiektuak hobeto ezagutzea eta erronka berriak identifikatzea.
- Gaztenpatiako hurrengo proiektuen helburuak eta ezaugarriak zehaztea.
- UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak eta Euskal Fondoak esker ona adieraztea UPV/EHUko ikasleak hartu dituzten erakunde lokalei eta Gaztenpatian parte hartu duten UPV/EHUko ikastegiei, programan inplikatzeagatik.
PROGRAMA
Maiatzak 23, asteartea. UPV/EHUko Bizkaiko Campusa
20. URTEURRENA, GARAPENERAKO LANKIDETZAKO PRAKTIKA ETA TFG PROGRAMA
- Ordua: 09:00 – 13:30
- Lekua: Bizkaia Aretoa: Baroja Auditorioa (Bilbo)
- Ekitaldiaren informazioa
Maiatzak 24, asteazkena.UPV/EHUko Bizkaiko Campusa.TAILERRA.
GARAPENERAKO UNIBERTSITATE-LANKIDETZARI BURUZKO AURREZ AURREKO PRESTAKUNTZA-TAILERRA (GUL), UPV/EHUko IKASLEEI ZUZENDUA
- Ordua: 10: 00-13:00
- Lekua: 6-A Aretoko Doktorego Gela. Liburutegi Nagusia (Leioa)
Maiatzak 26, ostirala.UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa
Tolosa hiribidea, 70. Donostia
11:15 ONGI ETORRIA. GAZTENPATIA PROGRAMAREN AURKEZPENA.
- Elizabeth Pérez. UPV/EHUko Mugikortasunaren eta Kooperazio Praktiken arloko Dekanordea
- Arrate Aguirrezabal. UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Garapenerako Lankidetzako Praktiken arduraduna
- Juanma Balerdi. Euskal Fondoko zuzendaria
11:30-12:30 GONBIDATUTAKO ERAKUNDE LATINOAMERIKARREN AURKEZPENAK GAZTENPATIA PROIEKTUEN INGURUAN
-
Gaztenpatia Guatemala proiektua
Inocenta Macz Caal. INCIDE- Iniciativa Civil para la Democracia (Demokraziarako Ekimen Zibileko) ordezkaria. -
Gaztenpatia Morazán proiektua
Walter Clarós. .Jocoaitiqueko (El Salvador) alkate ohia, gazte-politiken sustatzailea bere komunitatean. -
Gaztenpatia Kolektibo Feminista proiektua
Irma Lima. Colectivo Feminista elkarteko ordezkaria. -
Gaztenpatia Ibagué proiektua
Rodrigo Valero. Eskualdeko hirigintzako espezialista eta Yapawayra Fundazioko gazteen proiektuko koordinatzailea.
12:30 COFFE BREAK
Gutxienez saioen % 75ean parte hartzen duten unibertsitate-komunitateko pertsonei egiaztagiriak emango zaizkie.