GAZTENPATIA-Colectiva Feminista

Gaztenpatia: Colectiva Feminista

Tokiko erakundea:

Proiektua koordinatzeaz arduratzen diren tokiko erakundeko arduradunak:

Kokapena: Suchitoto udalerria (Cuscatlán departamendua), Santa Ana (Santa Ana departamendua) eta San Salvador (San Salvador departamendua). El Salvador.

Deskribapena: Colectiva Feminista elkarteak sexu eta ugalketa eskubideak sustatzen ditu, emakume eta neskenganako indarkeriaren aurka borrokatzen du, emakumeen ahalduntzea eta autonomia ekonomikoa sustatzen ditu, ekofeminismoa eta ingurumen justizia defendatzen ditu, herritarren parte hartzea eta emakumeek politikan parte hartzea defendatzen du, emakumeen eskubideak defendatzen dituztenak babesten ditu eta munizipalismoa nahiz gobernagarritasun demokratikoa defendatzen ditu. Ikasleak CFDLko proiektuetan parte hartzen duten gazteekin elkarlanean ariko dira, elkarrekin proiektuak eta ekintzak egiteko.

Lankidetzarako esparruak:

  • CFDLren lan ardatzak indartzeko ikus-entzunezko materiala sortzea, komunikazio eta ezagutarazte kanpainak editatzea, CFDLren eta Gaztenpatiaren webguneak kudeatzea, “Radio de Todas” irrati katean laguntzea.
  • Ikastetxeetan egiten duten lanean laguntzea, nerabeen haurdunaldiak eta genero indarkeria prebenitzeko.
  • Emakumeen erakundeei aholkularitza eskaintzea, indarkeria egoeran dauden emakumeei arreta psikologikoa emateko, eta emakume horiei laguntzea arreta psikologikorako aretoetan (alkatetzak).
  • CFDLren prozesuak eta gizarte eta komunitateetako esku hartzeak sistematizatzea; horretarako, diagnostikoak egiten eta prozesuak ebaluatzen laguntzea.
  • Gazteekin lan egiteko metodologien trukea (eskoletako begiraleak).
  • Ikerketan laguntzea (ikuspuntu feministatik) CFDLren lan ardatzetan; zehazki, metodologia kualitatiboak diseinatzen eta ikerketa lanak argitaratzen laguntzea.
  • Tokiko gobernuei aholkua ematea genero ikuspegia duen lurralde antolamenduaren arloan, eta emakumeei nahiz haien elkarteei zuzenduriko espazio publikoak sortzen laguntzea.

Proiektuan, UPV/EHUko gradu hauetako ikasleek hartu dute parte: Psikologia, Gizarte Antropologia, Gizarte Lana, Arkitekturaren Oinarriak, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Soziologia eta Gizarte Hezkuntza.

 

Egin diren Gradu Amaierako Lanak eta ikerketak

  • I. Edizioa (2015/16)
  • II. Edizioa (2016/17)
  • III. Edizioa (2017/18)
  • IV. Edizioa (2018/19)

Erreferentziako dokumentuak