Garapen Iraunkorrerako Helburu berriak: Euskadiko Garapenaren eta Lankidetzaren Agendan izan ditzaketen eraginak
2015eko abenduaren 3a, 9:30tik 13:30ra
Bizkaia Aretoa UPV/EHU (Baroja entzunaretoa)
Nazio Batuen Erakundeak onartu berri dituen Garapen Iraunkorrerako Helburuek, 2030 urte-arteko garapenerako agenda zuzenduko dute nolabait. Agenda berriak, Milurteko Garapenerako Helburuek baino ikuspegi zabalagoa izateaz gain, iraunkortasunaren ideia bereziki azpimarratzen du, mota guztietako herrialde, administrazio eta gizarte erakundeen erantzunak eskatuz.
Hortik abiatuta, jardunaldi honek Garapen Iraunkorrerako Helburuen inguruan analisi kritikoa osatzen laguntzea du xede, Euskadiko garapen eta lankidetzaren agendan eta agenteetan izan ditzaketen eraginetan bereziki arreta jarriz.
Izena-ematea doakoa baina beharrezkoa da jardunaldia ederto antolatzeko
Egitaraua
-
9:30-10:30: 2030 Agendaren eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen balorazio orokorra
Pablo Martínez Osés (Plataforma 2015 y más) -
10:30-11:30: Agenda berriak Euskadiko garapeneko eta lankidetzako politiketan izan dezakeen eragina
Koldo Unceta Satrustegui (Hegoa, UPV/EHU) - Atsedenaldia 11:30-12:00
-
12:00-13:30: Mahai-ingurua: agente desberdinen ikuspegia Garapen Iraunkorrerako Helburuen inguruan
Arantza Atxa (UNESCO Etxea)Marta Barandiaran (UPV/EHU)
Paul Ortega (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia)
Manuel González (Cristina Enea Fundazioa)
Informazio gehiagorako:
- oficop@ehu.eus
- 94.601.2067
Antolatzaileak:
Laguntzailea: