Fortalecimiento de la Educación Intercultural Bilingüe en Ecuador
Proiektua: Red de apoyo al Fortalecimiento de la Educación Intercultural Bilingüe.
Proiektuaren laburpena: Proiektu hau Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Ekuadorko Kulturarteko Hezkuntza Elebidunaren (EIB) arteko lankidetzaren jarraipena da, eta helburu du Kulturarteko Hezkuntza Sistema Elebidunaren ahalmena kontsolidatzea. Proiektuaren bidez, irakasleei gaitasun handiagoa eman nahi zaie hezkuntza premia bereziak dituzten haurrak detektatzeko, pedagogikoki tratatzeko eta talde espezializatuetara bideratzeko. Era berean, proiektu honen bidez, Caneloseko Pedagogiako Goi Institutuko (ISP) ikasleei eta Pastazako Kulturarteko Hezkuntza Sistema Elebiduneko etorkizuneko irakasleei prestakuntza eman nahi zaie herri eta nazionalitate indigenen hezkuntza premiei erantzuteko.
- Deialdiak: 2007/08, 2008/09, 2010/11, 2011/12
- Koordinatzailea: Juan José Celorio Díaz.
- Harremanetarako helbide elektronikoa: juanjo.celorio@ehu.eus
- Ikastegi inplikatuak: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea