Eztabaida sortzea eta sentsibilizazioa. 2023/2024 ikasturtea
Errefuxiatuen aldeko hezkuntza
- Data: 2024ko otsailaren 28a
- Ordua: 10:00
- Lekua: Juliana Agirrezabala Aretoa. Bilboko Hezkuntza Fakultatea (Leioa)
Ehunezko kartografiak: munduko emakumeekin istorioak josten
- Datak: 2024 martxoaren 07-21
- Lekua: Esperientzia gelak - Bilbao
"Ehunezko kartografiak" lanak emakume errefuxiatuen ahotsak ikusarazi nahi ditu, Bilboko Hezkuntza Fakultatean eta UPV/EHUko Bizkaiko Esperientzia Geletan izandako esperientziak transmitituz.
"Ehunezko kartografiak" izeneko proiektu global honetan 26 herrialdek hartzen dute parte, eta haien helburu nagusia baztertuak edo ikusezinak izan diren emakumeen kolektiboei ahotsa ematea da. Proiektu handi honetan parte hartzen duten pertsonek elkarlanean aztertzen dute ehungintzako arteek komunikabide eta adierazpen aktibista gisa duten ahalmena. Tokiko koordinatzaile bakoitzak ekintza bat sustatzen du parte hartzeko manta bat sortzeko interesa duen pertsona talde batekin, justizia kognitiboaren helburuak kontzientziatzeko ekintza aktibista gisa, pertsona guztien ideiak eta iritziak adierazten dituen narratiba bat sortuz.