Eztabaida sortzea eta sentsibilizazioa. 2020/2021 ikasturtea
No es país para negras
Bizkaia Aretoa
Antzerkia-Solasaldia
Silvia Albert Sopale
Bizitzeko Ihes egin
Izen-ematea doakoa da
CEAR-Euskadik eta Euskal Herriko Unibertsitateak BIZITZEKO IHES EGIN. KRIMEN ANTOLATUAREN AURREAN BABESTEN DUTEN ALIANTZAK EHUNTZEN KONGRESUra gonbidatzen zaituztegu. Abenduaren 1, 2 eta 3an ospatuko dugu formatu BIRTUALean.
Kongresu honetan, ikuspegi integral eta nazioarteko babeseko ikuspegi batetik aztertuko ditugu El Salvadorren eta Hondurasen krimen antolatuaren hainbat agentek eragindako indarkerien ondorioz biztanleen lekualdatze behartuak, bai eta Mexikon zehar egiten diren joan-etorriak ere, indarkeria horiek zeharkatuta. Erdialdeko Amerikako hainbat kolektiboren eskutik, borrokarako, erresistentziarako eta bizitzarako eta giza eskubideen defentsarako espazio seguruak eraikitzeko estrategiak jorratuko ditugu.
Izen-ematea doakoa da eta formulario honetan egin daiteke.
Online hitzaldia: Islamofobia institucional. ¿Qué hay tras la prevención antiterrorista?
Ekitaldia plataforma digitalaren bitartez eskeiniko da.
- Hizlariak: Ainhoa Nadia Douhaibi, Salma Amazian
- Moderatzailea: Idoia Eizmendi
Ainhoa Nadia Douhaibi eta Salma Amazian “La radicalización del racismo. Islamofobida de estado y prevención antiterrorista” izeneko liburuaren egileak dira. Iaz argitaratu zen lan honetan erradikalizazioaren prebentziorako protokoloetan jartzen dute interesa, gure gizartean bizi den biztanle musulmanengan arreta berezia jartzen delako.
Proiekzioa: “Varados”. Hizketaldia: Helena Taberna
Bizkaiko Campusa-Leioa (UPV/EHU)
2020ko urriaren 14an, 12:00etan
COVID neurriak direla eta aforo mugatua dago eta izena, NAN-a eta telefonoa ere eman behar da: varados.urriak1314@gmail.com
Streaming bidez ikusteko aukera egongo da
Helena Taberna (2019)
Mediterraneoan, gure zibilizazioaren oinarri izan zen itsasoan, milaka errefuxiatu daude Europak noiz hartuko dituen zain. Kontinente zaharraren ateetan, itxaropenari eusteko lehiatzen dira, egunero baldintza kaskarretan bizi arren. VARADOS iraupen luzeko migrante horien eguneroko bizitzara hurbiltzen da. Atenaseko eraikin okupatuetan nahiz herrialdean zehar sakabanatutako errefuxiatu-eremuetan, bizitza aurrera egiten utziko dien dokumentazioaren zain daude oraindik gizon-emakume horiek.