Elkartasunaren aldeko kanpaina sortzaileen diseinua
Sormena dugu axolagabetasunari aurre egiteko giltzarria. Zure ekarpena egitera ausartzen al zara?
Lantegi hau ACNUR-en Espainiako Batzordeak – UPV/EHUren laguntzaz eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren finantziazioaz– bultzatutako proiektu honen barruan dago: “Ez utzi inor atzean. Unibertsitatean babesarekin eta garapen jasangarriko helburuekin konprometituta”.
- Lantegiaren helburua: UPV/EHUko ikasleei ezagutzak, pautak eta tresnak eskaintzea sormen sentsibilizaziorako ekintzak, ekimenak, proiektuak edo kanpainak era autonomoan abiarazteko.
- Irakaslea: Jorge Castañeda.
- Iraupena: 8 orduko aurrez aurreko prestakuntza eta 4-8 ordu bitarteko lan praktikoa.
- Plaza kopuru mugatua: 30 ikasle.
- Tokia: UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Gela 0.4
- Ordutegia: 15:00etatik 19:00etara
Lantegiaren egutegia eta ezaugarriak:
- 2019ko urtarrilaren 30ean eta 31n: aurrez aurreko prestakuntza saioak.
- 1. prestakuntza saioa: Herritarrak eta kanpainak.
Herritar aktiboari buruzko kontzeptua eta aldaketa prozesuak.
Kanpaina bat diseinatu, planifikatu eta gauzatzeko jarraitu beharreko urratsak. - 2. prestakuntza saioa: Aholkuak, tresnak eta ekintzak.
Kanpaina efikazak egiteko adibideak eta estrategiak.
- 1. prestakuntza saioa: Herritarrak eta kanpainak.
- Otsailaren 1etik 10era: Talde lana. Taldeek ikasgelatik kanpo lan egingo dute kanpaina diseinatu eta materialak prestatzeko. Horretarako, prestatzailearen (onlineko kanalen bidez: Facebook-eko taldeak, Skype bidezko saioak, etab.) laguntza eta orientazioa izango dute, baita diseinatzaile grafiko baten sostengua ere.
- Otsailaren 11n Leioako Biblioteka Nagusiko batzar gelan: Proposamenak aurkeztu eta horietako bat hautatu.
- Otsailaren 12tik 22ra: Hautatutako sentsibilizazio ekintza abiarazi.