Barco-AITA-MARI

Etor zaitez "Aita Mari" itsasontzira, bizitzak Libiako kostaldean salbatzen dituena

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak (MNE) dio Mediterraneoan 14.454 pertsona hil direla eta berreskuratutako gorpu bakoitzeko bi itsasoan galdu direla.

Aita Mari itsasontzia

Ezin dugu ikusiaren egin Europako ateetan hiltzen den pertsona kopuruaren aurrean. Ahalegindu egin behar gara itsasoan arriskuan dauden bizitzak salbatzeko.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala guztiz betetzearen alde dago, eta asiloa eskatu eta nazioarteko babesaren onuradunen eskubideak errotik defendatzen ditu (Gobernu Kontseiluak 2015eko urriaren 1ean aho batez hartutako erabakia).  Bestalde, egunero bidezko eskabide horiek lortzeko lanean diharduten pertsonak sostengatzen ditu  UPV/EHUk.

Ekimen zibila dugu AITA MARI itsasontziaren ekimena, eta oinarrituta dago partikularren, toki, probintzia eta eskualde erakundeen eta erakunde publiko eta pribatuen elkartasunean, bizitza eskubidearen aldeko sinesmena gogoeta ororen gainetik dagoelako. Salvamento Marítimo Humanitarioaren proiektua honek Mediterraneoan zaintza lanak egitea eta itsasontzian galdutakoak berreskuratzea du xede.

UPV/EHU errefuxiatuen alde mobilizatuko da, baita AITA MARI itsasontziari bere elkartasuna adierazi ere. Hainbat jarduera antolatu ditugu 2019ko martxoaren 1erako, ostirala, besteak beste, “Zuk” dokumentalaren proiekzioa eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ainguratutako itsasontziaren bisita gidatuak.

Izena eman, plaza kopuru mugatua dago eta! 
Izen ematea doakoa da, baina nahitaez egin behar da

"Zuk" dokumentalaren proiekzioa eta mahai ingurua

  • Iñigo Mijangos (SMHko lehendakaria eta Aita Mariko patroia)
  • Víctor Pozas (Ongi Etorri Errefuxiatuak eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)
  • Data: 2019ko martxoaren 1a
  • Lekua: Bizkaiko Campuseko Biblioteka Nagusiko hitzaldi aretoa (Leioa)
  • Ordua: 12:00etan

 

Aita Mari itsasontziaren bisita gidatua

Gehienez 20 pertsona taldeko
  • Data: 2019ko martxoaren 1a
  • Lekua: Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa
  • Ordutegiak:
    • 16:00etatik 17:00etara
    • 17:00etatik 18:00etara
    • 18:00etatik 19:00etara