2030 Agenda Gradu Amaierako Lanetan integratzeari buruzko lantegia (ikasleak)
UPV/EHUk zure Gradu Amaierako Lanari begira (GRAL) prestakuntza jaso eta gogoeta egiteko gune bat irekitzeko aukera eskaini nahi du eta, hala, tresnak eskaini nahi ditu lan hori 2030 Agendako inplementatze lerroetan eta Garapen Jasangarrirako Helburuetan sartu ahal dezazun. Era horretara egin da zure GRALA 2030 Agenda lortzeko tresna bat izan dadin. Garapen Jasangarrirako Helburuek aurrerabide globalerako agenda bat osatzen dute eta agenda horri jarraitu behar diogu gure planeta eraldatu eta planeta justuago, ekitatiboago eta iraunkorragoa bilakatzeko.
- Norentzat: UPV/EHUren graduetako 3. eta 4. mailetako ikasleentzat
- Iraupena: 25 ordu (hautazko kreditu 1 baliozkotu ahal izango da)
- Noiz izango diren saioak:
Aurrez aurreko saioak egun hauetan izango da: otsailaren 11n (astelehena), eta otsailaren 12an (asteartea). Otsailaren 18an (astelehena), martxoaren 4an (astelehena) eta martxoaren 7an (osteguna), 15:00etatik 18:00etara, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan (S1 gela). - Izena emateko epea: 2019ko urtarrilaren 20tik otsailaren 7ra
AZKEN PLAZAK: Plaza kopurua mugatuta dago: 30 pertsona