Alejandro Maestre
Aurkezpena

Biologian graduatua naiz Extremadurako Unibertsitatean (2016-2020) eta nire ikasketak Biokimika, Biologia Molekularra eta Biomedikuntzako masterrarekin osatu nituen Madrileko Universidad Complutensen (2020-2021). Nire ikertzaile-ibilbidea Centro de Biotecnología y Genómica de Plantas (CBGP-UPM)-n hasi zen Madrilen, eta gaur egun EHUko Minbiziaren Biologia Molekularreko taldearen parte naiz, doktorego aurreko FPI kontratu batekin, non nire doktorego tesian lan egiten dudan, immunologiarekin erlazionatutako gaietan.
Nire ibilbidean zehar proiektu desberdinetan lan egin dut, adibidez egitura-funtzio erlazioak aztertzen P AHA-2 motako H⁺-ATP molekuletan Kopenhageko Unibertsitatean egindako estantzia batean, giza eta saguen adipozitoen gene-adierazpenaren desberdintasunak aztertzen Extremadurako Unibertsitatean, eta SARS-CoV-2 bidezko B⁰AT1 aminoazidoen zelula barneko garraioaren alterazioetan Centro de Biología Molecular Severo Ochoa (CBMSO)-n. Hortaz gain, landareen patogeno diren onddoen birulentzia-mekanismoak ikertu nituen CBGP-UPM zentroan.
Gaur egun, nire ikerketa E2F transkripzio-faktoreen funtzioan zentratzen da zaintza immunologikoaren testuinguruan, bereziki hauek hesteetako hantura-gaixotasunekin eta tumoreen aurkako immunitatearekin duten erlazioan zentraturik.
ORCID: 0000-0002-3414-5326