![](https://ehu.eus/documents/31119193/52790103/imagen+origen+RED.png/de06a562-bc8d-8ae9-703f-5d4187d23ddd?t=1720515667225)
Graduondoko Sare Latinoamerikarra
![](https://ehu.eus/documents/31119193/34309682/Home-Red-Latinoamericana-Posgrados.jpg/59b29122-837b-efa2-a460-97422b5679de?t=1562850120000)
UPV/EHUko irakasleek, 1997tik, Latinoamerikako unibertsitateetan eskolak eman izan dituzte master ofizialetan eta doktorego programetan, baita doktorego tesiak zuzendu ere, nazioarteko harreman eta lankidetzako proiektu zehatz baten barruan.
Gaur egun, Graduondoko Sare Latinoamerikarra osatzen dute 12 herrialdetako 17 unibertsitatek, UPV/EHUrekin hitzarmen bidezko lotura dutenek, eta kopuru hori handituz doa. Unibertsitate sare horrek gorengo mailako komunitate akademikoa osatzen du eta bertan ehun tesitik gora irakurri dira dagoeneko. Bi urtean behin, Graduondoko Sare Latinoamerikarrak nazioarteko kongresu bat antolatzen du bere egoitzetako batean, eta ekitaldi horrek aukera aparta eskaintzen du elkartzeko, ezagutzan sakontzeko eta informazioa trukatzeko, baita doktoregaiek beren ikerketetan egiten dituzten aurrerapausoak ezagutarazteko ere.
Gaur egun Juana Goizueta Vértiz doktoreak zuzentzen du Graduondoko Sare Latinoamerikarra.
![](https://ehu.eus/documents/31119193/34309682/Red-Latinoamericana-Posgrados.jpg/16f3ec5f-6361-00cf-d320-fddd6200c651?t=1699348460939)
![](https://ehu.eus/documents/31119193/34309682/Red-Latinoamericana-Posgrados.jpg/16f3ec5f-6361-00cf-d320-fddd6200c651?t=1699348460939)
![](https://ehu.eus/documents/31119193/37554434/Destacadi-Libro-actas.jpg/1fdd92a0-6312-c9b6-d075-0e66512b6997?t=1682506986603)
Akten liburua
Liburu honetan Zuzenbidea, Filosofia, Ekonomia, Soziologia, Psikologia, Hezkuntza eta Meatzaritza Mundu Global batean. “Etorkizuneko Unibertsitatea” Nazioarteko VII. Biltzarreko aktak jasotzen dira, Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan (Dominikar Errepublika) egina 2022ko azaroaren 15etik 18ra, «GLOBALIZAZIOA AZTERKETARA: ELKARRIZKETA LATINOAMERIKAREKIN» izenburupean, Juana Goizueta Vértiz eta Vicente Camino Beldarrainek zuzenduta.