Matrikula

XSLaren edukia

Sartzeko profila

Merituen balorazioa

  • Dossier grafikoa : Eskari egilearena. Gehienez 50 puntu (masterrak gehien bat izaera profesionala dauka, eta irakaskuntza sistemaren oinarria ikasle bakoitzak pintura arloan egiten duen lana da, ikuspegi eta izaera profesionalaren ikuspegia oinarri hartuta, eta, beraz, atal honetan eskari egileak ez baditu 25 puntu lortzen, onarpen prozesutik kanpo geratuko da). Txosten honi buruzko zehaztapenak egiteko, kontsultatu Arte Ederren Fakultatearen webgunea: https://www.ehu.eus/es/web/arte-ederren-fakultatea/tramites-de-masteres ( 50% )
  • Espedientea : Espediente akademikoa: Ikasketa espedienteari 2,1 edo 0.5eko faktorea aplikatuko zaio, kontuan hartuta aldez aurretik egindako ikasketak bat datozen (Arte Ederrak) edo antzekoak diren (arte, historia, diseinua. ( 20% )
  • Euskara : Egiaztatutako ezagutza. HABEk ezarritako sailkapenaren arabera: 10 puntu C2rako; 8 puntu C1; 6 puntu B2; 4 puntu B1; 2 puntu A2; 1 puntu A1. Gehienez, 10 puntu. ( 10% )
  • Ingelesa : Egiaztatutako ezagutza. ALTE da egiaztatutako ingeles maila: First, Advanced edo Proficiency edo Hizkuntza Eskolan gainditutako ikastaroen bidez. HEEMren arabera: 6 C2rako; 4 C1erako; 2 B2rako eta 1 B1erako. Gehienez, 6 puntu. ( 6% )
  • Erakusketak, bekak, sormenerako laguntzak : Egiaztatuak: gehienez, 5 puntu. ( 5% )
  • Egiaztatutako ikastaro edo mintegiak : Gehienez, 5 puntu. ( 5% )
  • Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparruko beste hizkuntzaren bat : Beste hizkuntza batzuetarako ingeleserako erabiltzen diren irizpideak erabiliko dira, baina puntuazioaren erdia ezarriko zaie. Gehienez, 4 puntu. ( 4% )

Sartzeko titulazioak

  • Arte Ederren Gradua/Lizentziatura
  • Arteko Gradua/Lizentziatura
  • Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua/Lizentziatura
  • Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua/Lizentziatura
  • Sorkuntza eta Diseinuko Gradua/Lizentziatura
  • Graduko titulu baliokideak

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak