Irakasleak
DAMARIS PAN VEGA
- Ezagutza arloa
- Margolaritza
- Saila
- Margolaritza
- Ikastegia
- Arte Ederren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- damaris.pan@ehu.eus
Damaris Pan (Mallabia, 1983) artista, irakaslea eta ikertzailea da. Arte Ederrak EHU-UPV eta Berlineko Kunsthochschule Berlin Weissensee unibertsitateetan burutu zituen. 2014an doktorego-tesia defendatu zuen, balio eta arauen inguruko desbideratzea artearen oinarri bezala hartuta.
Gaur egun EHU-UPVko Pintura Saileko irakaslea da. laSIA ikerketa taldeko partaidea da, arte praktikaren alde ikertzailea aztertzea duela helburu.
Jaso dituen beken artean azpimarratuko luke bere egoitza Art Omi-n, New Yorken (2018) eta Bilbao Arte Fundazioan egoitza (2019).
Berarentzat emaitza bat lortu edo produzitzeko materiala Artea da (orokorrean) eta Pintura (zehatzean). Baita ere Hitzak. Argazkiak. Ebakinak, Hondarrak, Zatiak, Oroitzapenak. Eta, horrela, ez da errepresentazio teknikaren arazotik ateratzen.