XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Ahozko nahiz idatzizko komunikazioa: ideiak modu argian eta ulerterrazean transmititzen jakitea, adibide egokiak erabiliz eta baliabide lagungarriak baliatuz, eta dokumentuak argiro eta ondo egituratuta idaztea, guztiok ulertzeko moduko hizkuntza erabiliz eta genero irizpideak aintzat hartuta.
  • Analisia eta laburpena: errealitate sozial eta politikoa aztertu eta ulertzeko gai izatea, eta bertako atalak eta horien arteko loturak bereizten jakitea, baita partaidetza nahiz komunitate garapena sustatzeko funtsezko alderdiak eta alderdi osagarriak bereizten ere.
  • Aniztasuna eta kultura askotarikotasuna aitortzea eta errespetatzea: aniztasun soziala eta kulturala osagai aberasgarri pertsonal eta kolektibotzat hartzea eta onartzea, pertsonen arteko bizikidetza sustatzeko, sexuagatiko, adinagatiko, erlijioagatiko, etniagatiko, ikasketa mailagatiko, egoera sozialagatiko edo iritzi politikoagatiko bereizkeriarik egin gabe.
  • Arazo politiko eta sozialak lantzera bideratutako estrategia, programa eta ekintzen oinarrizko diseinua egitea.
  • Arazoak konpontzea eta erabakiak hartzea: arazo baten elementu esanguratsuak antzematen, aztertzen eta definitzen jakitea, arazoa zentzuz eta eraginkortasunez konpontzeko.
  • Autonomiaren printzipioa jarduera profesionalean: taldearen helburuak lortzeko beharrezko eginkizunak modu autonomoan garatzeko gai izatea, edo lan autonomo bat egiteko gai, komenigarria denean baliabide lagungarriak erabiltzeari uko egin gabe; halaber, antolatutako herritarrak edo banakakoak eskuordetzeko gai izatea, haien autonomia sustatzeko.
  • Datu kuantitatiboak eta kualitatiboak aztertzen jakitea, eta gizarte bitartekaritzako adierazle sozialak eta tresnak prestatzeko, erabiltzeko eta interpretatzeko gaitasuna edukitzea.
  • Datuak eta adierazleak partaidetza bidez definitzeko eta aztertzeko gai izatea.
  • Diagnostikoen eta ekintza programen partaidetza bidezko definizioa dinamizatzen jakitea.
  • Ekintza kolektiboaren adierazpenak ezagutzea.
  • Ekintza kolektiboaren eta haren ondorioen aldagaiak ezagutzea.
  • Ekintzaileei eta ekintzaile sareei buruzko ekarpen teoriko nagusiak ezagutzea, baita haien interakzio bideei buruzkoak ere.
  • Eragile politiko eta sozialek politika publikoen definizioan izaten duten partaidetza eta lehiakortasun nahiz lankidetzako harremana ezagutzea.
  • Erantzukizuna eta kalitatea: onartutako eginkizunei eta egokitutako lanei begirako konpromisoa hartzea, eta partaidetzako eta komunitate garapeneko prozesuen kalitateari eta etengabeko hobekuntzari begira motibazioz jardutea.
  • Giza taldeen psikologiari eta lidergo politiko eta publikoko printzipio nahiz prozesuei buruzko oinarrizko ezagutza edukitzea.
  • Gizarte garaikideen eraldaketak eta bilakaera ulertzea, arreta berezia eskainita ordezkaritza bidezko demokraziaren errealitateari.
  • Gizarte garaikideen eta horien mugimendu sozial nahiz politikoen bilakaeraren hastapenak ezagutzea.
  • Gizarte zientzien eta haien ikerketa teknika oinarrizko zein aurreratuen (kuantitatiboak eta kualitatiboak) metodologiak ezagutzea.
  • Gizarte zientzien eta ikerketa sozialeko teknika oinarrizko zein aurreratuen (kuantitatiboak eta kualitatiboak) metodologiak menderatzea.
  • Gizarteko desparekotasunen eta desberdintasun kulturalen oinarrizko osagaiak ezagutzea
  • Gobernantza ereduak eta partaidetzak horietan izan dezakeen eginkizuna ezagutzea.
  • Herritarren partaidetza zabalean oinarritutako paradigma alternatiboak ezagutzea.
  • Ikasteko autonomia: modu autonomoan, arduratsuan eta ekintzailean ikasteko gaitasuna edukitzea, baita ezagutzak eta laneko metodoak barneratzeko gaitasuna eta prestakuntzako egitekoak eta jarduerak betetzeko gaitasuna ere.
  • Ikerketa sozial aplikatu bat proposatzeko eta garatzeko gai izatea, une bakoitzean ikerketa sozialeko teknika egokiak aukeratzen jakinda.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, horiek sistema politikoan, sozialean eta ingurumenekoan duten eragina aztertuta.
  • Informazioaren kudeaketa: hainbat iturritatik jasotako informazioa bilatzeko, aukeratzeko, ordenatzeko, erlazionatzeko eta ebaluatzeko/balioesteko gaitasuna edukitzea, eta ezagutza hori komunikatzekoa.
  • Instituzio eta erakundeetan barne partaidetza eta demokraziako, zeharkakotasuneko eta mainstreamingeko gakoak identifikatzea.
  • Konpromiso etiko eta soziala: partaidetzako, integrazioko, berdintasuneko, zuzentasuneko, justiziako eta gizarte eraldaketako balioekin bat datorren jokabide pertsonal eta soziala izatea; gizarte egitura eta elkarteen sarea sortzeko, sustatzeko eta finkatzeko konpromisoa hartzea.
  • Kritikarako eta autokritikarako gaitasuna: errealitate soziopolitikoa kanpoko edo barruko irizpideak erabiliz aztertzen eta epaitzen jakitea, eta norbere jarduna irizpide horiek berak erabiliz aztertzeko gai izatea.
  • Kudeaketa publikoaren eta giza baliabideen kudeaketaren ikuspegi partizipatiboa ezagutzea, baita arlo publikoari aplikatutako kalitate sistemak ere.
  • Kudeaketa publikoaren eta giza baliabideen kudeaketaren printzipioak ezagutzea.
  • Kultura politikoari eta balio demokratikoei begirako paradigma nagusiak ezagutzea.
  • Lehen mailako eta bigarren mailako informazioa lortzeko trebetasunak eta teknikak erabiltzea.
  • Lidergoa, ekimena eta espiritu ekintzailea: norbanakoengan edo/eta taldeengan eragiteko eta haien garapen pertsonal nahiz komunitarioa sustatzeko gaitasuna edukitzea; modu proaktiboan jokatzeko joera izatea, ideiak jarduera eta proiektu gisa gauzatuz, aukerak ahalik ondoen baliatuta eta beharrezko arriskuak onartuta.
  • Metodologia aktiboak eta partizipatiboak ezagutzea, arreta berezia eskainita partaidetzako ikerketa eta ekintzari.
  • Metodologia aktiboak eta partizipatiboak menderatzea, arreta berezia eskainita partaidetzako ikerketa eta ekintzari.
  • Moldaerraztasuna eta sormena: egoera aldakorretara egokitzeko gai izatea, jokabidea aldatuz integratzeko, moldaerraztasunez eta malgutasunez jokatuta; proiektu berriak diseinatzeko, arazoei irtenbide berritzaileak aplikatzeko eta metodologia nahiz teknika orokorrak errealitate eta testuinguru zehatzera aplikatzeko gaitasuna edukitzea.
  • Nortasun, garapen eta etika profesionalarekiko konpromisoa: norbere burua komunitatearentzat lan egiten duen profesionaltzat aitortzea eta balioestea, eta balio etiko zein profesionalak errespetatuz eta oinarritzat hartuz etengabeko berrikuntza prozesuan dagoen profesionaltzat.
  • Partaidetza bidezko demokraziaren gakoak eta balioak, aukerak eta erronkak identifikatzea.
  • Partaidetza sartzea ikerketa sozial aplikatu ororen diseinuan.
  • Partaidetza sustatzeko teknikak erabiltzea.
  • Partaidetzan ahulenak diren sektoreak berariaz ezagutzea (emakumeak, gazteak, gutxiengoak, gizarte bazterkeriaren biktimak).
  • Partaidetzarako teknologia berriak erabiltzea
  • Pertsonen arteko gaitasunak: beste pertsona batzuekin modu positiboan erlazionatzen jakitea, edozein dela ere haien iritzia, jatorria edo jarrera partaidetzari eta komunitate garapenari begira. Enpatiaz jardutea (aurrean dugun pertsonaren tokian jarriz eta haren planteamenduak eta eskaerak benetan ulertuz) eta norbere iritziak edo/eta sentimenduak argiro adieraziz, hitzen eta hitzik gabeko hizkuntzaren bidez.
  • Plangintza eta antolamendua: egin beharreko lanaren helburuak, xedeak eta lehentasunak eraginkortasunez zehazten jakitea, baita jarduerak, epeak eta beharrezko baliabideak antolatzen eta ezarritako prozesuak kontrolatzen ere.
  • Politika publikoen eta erabaki publikoen prozesua ezagutzea.
  • Programak eta ekintzak ebaluatzea.
  • Programak eta ekintzak partaidetzaren bidez ebaluatzea.
  • Proiektu kolektiboetan parte hartzen duten pertsonak eta sare sozialak identifikatzen eta koordinatzen jakitea, baita beharrezko baliabideak kudeatzen ere.
  • Sare sozialak eta politika publikoen sareak ezagutzea.
  • Sistema politiko nahiz administratiboen eta gizarte erakundeen egitura eta funtzionamendua ulertzea.
  • Talde kooperatiboan lan egiteko gaitasuna edukitzea, baita sareak horizontalki dinamizatzekoa eta sor daitezkeen gatazketan kudeatzaile eta bitartekari lanak egitekoa ere.
  • Taldeekin lan egiteko teknikak eta metodologiak ezagutzea
  • Taldeko lana: lantalde bateko kide izateko gaitasuna eta borondatea edukitzea, gainerakoekin elkarlanean eta modu kooperatiboan jardunda, eta lanak zein erantzukizunak onartzeko eta erabakiak hartzen eta adostasunak lortzen laguntzeko gai izatea.
  • Teknologia berriak: teknologia berriak adierazpen, komunikazio eta partaidetzarako tresna gisa, informazioa jasotzeko tresna gisa eta datuak nahiz dokumentuak gordetzeko tresna gisa erabiltzea, baita aurkezpenetarako, ikaskuntzarako, ikerketarako, lan kooperatiborako eta partaidetzaren nahiz komunitate garapenaren sustapenerako tresna gisa ere.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak