Masterraren gakoak
Partaidetzaren arloko profesionalen egungo eskaerak, gizarte eta erakunde mailan, herritarrok politika publikoetan eta komunitate-garapenean duten partaidetza jorratuko duen profil profesional berri bat ezartzearen beharra ekarri du.
Partaidetza eta Komunitate-garapena Masterraren xedea da politika publikoen definizio demokratikoan herritarren eragina sustatzeko gai izango diren profesionalak prestatzea.
Ondoko profesionalak prestatu nahi ditu programak: partaidetza prozesu osoak dinamizatzeko gai diren profesionalak, aipatuak ezarri, garatu eta ebaluatzeko gaitasunarekin, erakunde publikoen funtzionamendua demokratizatzeko eta, honela, beren eraginkortasuna eta errendimendua hobetzeko gai izango direnak, ehun soziala eta asoziatiboa bultzatuz eta, orokorrean, pertsonek beren existentzian eta beren komunitatearen etorkizunean duten protagonismoa bultzatuz aldi berean.
Gizarte ikerketa aplikatu bat planteatu eta garatzeko beharrezkoa den ikerketa metodologia irakasten du masterrak. Gizarte ikerketa hori partaidetza prozesuen bitartez egingo litzateke, partaidetza teknikak txertatuz aniztasun sozial eta kulturaleko ikuspegi batetik.
Masterrak ikerketarako joera garbia dauka eta sarbide zuzena eskaintzen du UPV/EHUren Gizartea, Politika eta Kultura Doktorego Programara.