Irakasleak
MIGUEL ANGEL GOSALVEZ AYUSO
- Ezagutza arloa
- Materia Kondentsatuaren Fisika
- Saila
- Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia
- Ikastegia
- Kimika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- miguelangel.gosalvez@ehu.eus
Gosalez jauna Materialen Fisikan lizentziaduna da (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, 1996) eta Konputazio Fisikoan doktorea (Helsinkiko Unibertsitate Politeknikoa, Helsinki, Finlandia, 2003, gaur egungo Aalto Unibertsitatea). 13 urteko esperientzia dauka atzerrian; prestakuntzan, lanean eta irakaskuntzan, eta maila altuan komunikatzeko gai da gaztelaniaz, ingelesez eta finlandieraz. 2010eko ekaina geroztik, Euskal Herriko Unibertsitatean dago afiliatuta, hasieran Ramon y Cajal ikertzaile gisa, eta 2017ko otsaila geroztik ikertzaile iraunkor gisa.
Gosalvezek 4 liburu kapitulu, 84 artikulu zientifiko, 60 biltzarretarako ekarpen eta 8 hitzaldi gonbidatutan egin ditu ekarpenak. Bi enpresa estatubatuarren aholkulari dihardu (Coventor e IntelliSense). Enpresa hauen produktuak mikro/nanoingeniaritza prozesu konplexuen simulazioetan erabiltzen dituzte sona handiko elektronika enpresek, sentsore eta gailu berrien eraikuntzan. VisualTAPAS softwarearen egilekidea da, IntelliEtch izen komertzialaz ezagunagoa, IntelliSense-k mundu mailan merkaturatzen duena.
Bere ikerkuntza arloa fisika/kimika konputazionaleko eta mikro/nanoingeniaritzako esparruko gainazalen erreaktibotasunean eta prozesuetan oinarritzen da. Gaur egun, Kimika Fakultateko Matemakika II eta Estatistika irakasgaiko irakaslea da, baita Nanozientzia Masterreko From Nanoscience to Nanotechnology irakasgaikoa ere.