Masterraren gakoak
Ez da eskainiko 2024/2025 ikasturtetik aurrera
Nanozientzia goraka doan ikerketa arlo bat da. Bere aztergaia da objektu oso-oso txikiak eraikitzeko gaitasuna. Diziplina anitzeko ikerketa arlo honek funtsezko garrantzia izan du azken aurkikuntza zientifikoetan eta teknologia berrietan, bai eta gailuen tamaina miniaturizatzeko prozesuan ere.
Zentro teknologikoek aditu eta arlo honetan gaituta dauden langile asko eskatzen dituzte eta behar hori betetzera dator Nanozientzia Masterra. Horretarako, Nanozientziaren funtsezko kontzeptuen eta gehien erabilitako lan erreminten inguruko prestakuntza eskaintzen du.
Prestakuntza programan zehar, nanoteknologia ikerketako laborategietan erabiltzen ohi diren teknika esperimentalen emaitzak erabiltzen eta interpretatzen ikasiko da, bai eta nanomaterialen eta bere aplikazioen inguruan ere.
Halaber, arlo honetan nazioartean egiten den ikerketa jarduerari buruzko ezagutza sakona eskaintzen du, nazioartean ospetsu diren taldeekin eta maila goreneko ikertzaileekin harreman zuzenak bermatzen dituen ikerketa programa pertsonalizatu baten bidez. Horretarako, ondokoen laguntza dugu: Donostia International Physics Center (DIPC), Material Physics Centre (MPC), Materialen Fisika Zentroa (CFM) eta CIC-Nanogune.
Masterrak ikerketarako joera garbia dauka eta zuzeneko sarbidea eskaintzen du Nanoegituren Fisika eta Material Aurreratuak Doktorego Programara.