Modalitatea
Erdi-presentziala
Gutxi gorabeherako prezioa
(*)
Harremanetarako
Masterraren arduraduna
:
LATATU NUÑEZ, AINHOA
a.latatu@ueu.eus
Idazkaritza
:
x.zubeldia@ueu.eus
943821426
Masterraren gakoak
Online master honek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta hizkuntzen-irakaskuntzan irakasle aritzeko prestatu eta gaituko zaitu. Horrela, etapa ezberdinetan (LH, DBH eta Batxilergoa) irakasle gisa beharko dituzun ezagutza eta konpetentziak barneratu eta profesional gisa prestatuko zaitugu.
Goimailako Online Institutuak, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) bitartez, euskaraz eta online eskaintzen du master hau. Hain zuzen ere, ikasleen garapen-alorrekin lotutako ondoko espezialitateak eskaintzen ditugu: Natur Zientziak eta Matematika, Giza eta Gizarte Zientziak eta Hizkuntza eta Literatura.
Online modalitate honetan, eskolak Ikasgela Birtualaren bidez ematen dira. Ikasketak burutu eta ebaluatzeko beharrezko tresna eta baliabide guzti-guztiak bertan izango dituzu eskura uneoro.
Modalitate honek, gainera, Berrikuntza Ikasgelan izeneko hautazko ibilbidea egiteko aukera eskaintzen dizu: berrikuntza eta ikerkuntza ardatz dituen ibilbidea da, ikasleak aukeratutako hezkuntza zentroan burutuko duena modu praktikoan.
4 arrazoi master hau aukeratzeko
- Norbere erritmo eta beharretara egokitzen den online modalitatea
- Practicuma EAE eta Nafarroako ikastetxeetan
- Berrikuntza eta ikerketan oinarritutako hautazko ibilbidea: Berrikuntza Ikasgelan
- Euskal Curriculumean oinarritutako ikasketak
Parte-hartzaileak
Irteera profesionalak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan irakasle.
- Lanbide Heziketako irakasle.
- Hizkuntza-eskolako irakasle.