Masterraren gakoak
Giza eta Gizarte Zientziak espezialitatea, Irakaskuntza Masterraren baitan, online eta euskaraz eskaintzen den hiru espezialitateetako bat da.
Masterraren antolaketari dagokionez, lau atal ditu: Modulu generikoa (espezialitate guztietarako berdina den formazio psikopedagogikoa); Modulu espezifikoa (espezialitateari dagokion formazio didaktikoa); Practicuma edo praktikak; eta, Master Amaierako Lana (MAL).
Giza eta Gizarte Zientziak espezialitatea Modulu generikoa bukatutakoan egingo duzu, eta bertan, giza eta gizarte zientzien irakaskuntza eta ikaskuntzaren garapen teoriko eta praktikoaren ezagutzan sakonduko duzu.
* Prezioari buruzko informazio gehiago lortzeko, masterreko idazkaritzan galdetu.