Praktikak

Masters-practicas-ingenieria-industrial

Ikasketa planak badu nahitaezko irakasgai bat, “Kanpoko Praktikak” (9 ECTS) nahitaezko irakasgaia deitutakoa, eta honela gaindi daiteke:

  • Praktikak enpresa, organismo, erakunde edo sail batean eginda hezkuntza alorreko lankidetza baten bidez.
  • Egonaldia Espainiako edo atzerriko unibertsitate batean eginda Eskolak eskainitako hitzarmenetako baten bidez.
  • Hizkuntzak ezagututa.

Bilboko Ingeniaritza Eskolak beste enpresa eta erakunde batzuekin bestelako lankidetza jardueretan (mintegiak, enplegu jardunaldiak, sariak, …) parte hartzeko aukera eskaintzen dizu, eta bat egiten dugu erakunde publikoek eta pribatuek bultzatutako laneratze programekin. Bilboko Ingeniaritza Eskolaren webgunera jo dezakezu eskaintzen dizkizugun beste jardueren gainean informatzeko.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak