Masters-claves-ingenieria-industrial

Masterraren gakoak

Master honi esker, industria ingeniari lanbide arautua eskura daiteke, eta Industria Teknologiaren Ingeniaritza graduaren jarraipen naturala da.

Master honetako prestakuntzak espezializazio maila altua eskaini eta titulua lortu duen pertsonari enpresa batean dauden edozein funtziotan lan egiteko aukera ematen die (Ingeniaritza, diseinua, fabrikazioa, kalitatea, erosketak, I+B, etab.), baita enpresaren kudeaketa orokorra eramateko aukera ere. Industria-enpresak esan nahi duen ohiko irteeraz gain, pertsona tituludunek beren ibilbide profesionala beste nonbait ere egiten dute, hala nola, zentro teknologiko eta herri-administrazioan.

Prestakuntza-programak izaera teknologikoko derrigorrezko ikasgaiak jorratzen ditu, eta industria ingeniaritzaren trebetasun profesionalen ardatza dira. Gainera, ikasleak industria-ingeniaritzaren alor teknologikoetan prestakuntza sakontzeko aukera du, 10 espezialitateetako bat aukeratuta.

Master honek titulazio bikoitza lortzeko aukera ematen du Ingenieur Arts Et Metier Paristech (Frantzia) Unibertsitatearekin.

Masterrari esker, UPV/EHUko doktoretza-programak egin daitezke.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

300

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara, Ingelesa

Kredituak

120

Iraupena

2 ikasturte

Gutxi gorabeherako prezioa

2.000 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
PINTO CAMARA, CHARLES RICHARD

Idazkaritza :
SECRETARÍA EIB - BILBAO

946013917

Masters-4-razones-ingenieria-industrial

Master hau ikasteko 4 arrazoi

  • 100 urtetik gorako ibilbidea duen ingeniaritza eskolan prestatuko zara, balio eta kualifikazio handiko profesionalen eskutik.
  • Enplegagarritasunari zuzendutako prestakuntza, 10 espezializazio arlo ditu.
  • Maila altuko Europako erakunde akademikoekin eta Global E3 eta E4 ingeniaritzako nazioarteko sareen bidezko ehun lankidetza-hitzarmen baino gehiago.
  • Enpresa-ehunarekin lotura estua, praktikak egin daitezke 300 enpresa baino gehiagotan, eta prestakuntza aurreratua enpresa-ikasgelen bidez.

participantes-master-ingenieria-industrial

Unibertsitate partaideak

Arts et Métiers Sciences et Technologies

Masters-salidas-ingenieria-industrial

Aukera profesionalak

  • Industria ingeniaritzaren lanbidean jardutea.
  • Industria alor guztietan produktu, prozesu, instalazio eta planten proiektua eta kalkulua.
  • Industria produktu, prozesu eta metodoetan ikerketa, garapena eta berrikuntza.
  • Industria alor guztietan proiektuak egin, gidatu eta kudeatzea.
  • Diziplina anitzeko taldeen gidaritza, plangintza eta gainbegiratzea.
  • Kalitate-sistemen, ekoizpen-sisteman eta ingurumen-kudeaketaren plangintza estrategikoa.
  • Industria planta eta enpresetan zuzendaritza orokorra, zuzendaritza teknikoa eta I+G+b proiektuen zuzendaritza.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak