Irakasleak
EDURNE IRIONDO PLAZA
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Saila
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- edurne.iriondo@ehu.eus
Bere ikerketa-ibilbidea Iñaki Goenaga doktoretza bekarekin hasi zen Labein ohian (gaur egun Tecnalia) 2003an. Aurre doktorego egonaldi luze bat egin zuen 2004 eta 2006 bitartean Ohio State University-n (AEB) Glenn S. Daehn irakaslearen taldean. 2007an amaitu zuen doktoretza konformatu elektromagnetikoaen prozesua izanik lerro nagusia. 2008-2011 aldian, ikerketa proiektuen kudeaketan parte hartu zuen, AZTERLANen (Durango) I + G + B arloko koordinatzaile gisa.
2011. urtean berrikuntza proiektuak kudeatzen hasi zen ASMAOLA-n (IMH) eta, gainera, IMHn Ingeniaritza Dual Eskolan irakasten hasi zen. 2013an UPV-EHU sartu zen Ingeniaritza Mekanikoaren arloan rakasle atxikia bezala.
Indexatutako hainbat JCR-SCI artikuluren egilekide da eta patente batena ere. Erkidego, estatu eta Europa mailako proiektuetan parte hartu du eta baita, multinazionalekin egindako kontratuetan ere. 2014an post-doc egonaldia amaitu zuen Ohio State University-n eta bere espezializazio teknologikoaren eremua metalezko konformazioa da, batez ere abiadura handietan. Fabrikazio-prozesuen inguruko ikerketa jardueren paraleloan, berrikuntza proiektu didaktikoetan lan egiten du, bereziki kontzeptu mapen bidez.