Irakasleak
IÑIGO KORTABARRIA IPARRAGIRRE
- Ezagutza arloa
- Teknologia Elektronikoa
- Saila
- Teknologia Elektronikoa
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- inigo.kortabarria@ehu.eus
Automatika eta Industria Elektronikan ingeniaria Mondragon Unibertsitatean (1999) eta doktorea UPV/EHUn (2013). Unibertsitatean hasi aurretik, 2000. urtetik kontsumorako produktu elektronikoen enpresa batean firmware ingeniari bezala jardun zuen. 2004. urtetik aurrera UPV/EHUko teknologia elektronikoa saileko irakaslea da. Gaur egun irakasle gehitua da.
APERT ikerketa taldeko partaidea da, A talde gisa aitortua euskal unibertsitate sisteman. Doktorego 4 tesi zuzendu ditu . 53 ikerketa proiektutan parte hartu du, horietako 5tan ikertzaile nagusi gisa.
Egilekide argitalpen ugaritan: 34 artikulu aldizkari internazionaletan, 11 aldizkari estataletan, 49 kongresu internazionaletan, 35 kongresu estataletan , 2 patente eta on-line argitalpen 1. CNEAIk aitortutako 3 seiurteko eta irakaskuntza bosturteko 3 ditu. Bere ikerleta ildoak potentzia bihurgailuen diseinuan eta kontrolean oinarritzen dira.