Diziplina anitzeko taldeak zuzendu, planifikatu eta gainbegiratzea.
Gai izatea ikasteko, ikasteko prozesuan aurrera egin beharko baitute modu autonomoan hainbat kasutan, edo beste inork zuzendu gabe.
Gai izatea jakintzak batu eta iritziak emateko, informazio mugatua izanda ere, baina euren jakintza eta iritzien aplikazioarekin zerikusia daukaten erantzukizun sozial eta etikoei buruzko gogoetetan oinarrituta.
Gai izatea ondorioen berri emateko, eta horien oinarri diren jakintzen eta arrazoien berri emateko, entzule espezializatu eta ez-espezializatuei, modu argi eta garbian.
Gestionatzea tekniko eta ekonomikoki proiektuak, instalazioak, plantak, enpresak eta gune teknologikoak.
Ikasitakoa aplikatzea eta problemak ebaztea testuinguru zabalago eta diziplina anitzekoagoen barruko esparru berri edo gutxi ezagutuetan.
Industria ingeniaritzaren lanbidean aritzeko beharrezkoa den legeria ezagutzeko, ulertzeko eta aplikatzeko gaitasuna.
Jakintza egokiak eskuratzea alderdi zientifiko eta teknologikoen inguruan: Ingeniaritzaren metodo matematiko, analitiko eta zenbakizkoak, ingeniaritza elektrikoa, energiaren ingeniaritza, ingeniaritza kimikoa, ingeniaritza mekanikoa, ingurune jarraituen mekanika, industria elektronikoa, automatika, fabrikazioa, materialak, gestiorako metodo kuantitatiboak, industria informatika, hirigintza, azpiegiturak eta beste.
Plangintza estrategikoa egin eta eraikitzeko eta ekoizteko zein ingurumen kalitate eta gestiorako sistemetan aplikatzea.
Planta, enpresa eta gune teknologikoetan zuzendaritza nagusiak, zuzendaritza teknikoan eta I+G+B proiektuetako zuzendaritzan aritu ahal izatea.
Produktu, prozesu eta metodoetarako ikerkuntza, garapena eta berrikuntza egitea.
Produktuak, prozesuak, instalazioak eta plantak proiektatu, kalkulatu eta diseinatzea.