Gaia
UNAI BIDARTE PERAITA
- Ezagutza arloa
- Teknologia Elektronikoa
- Saila
- Teknologia Elektronikoa
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- unai.bidarte@ehu.eus
Ingeniaria (1996) eta telekomunikazioetako doktorea (2004) Euskal Herriko Unibertsitatean, non irakasle baita 1999tik. Sistema elektronikoen arloan ikertzen du eta CNEAIk 3 seiurteko aitortu dizkio ikerketan. Applied Electronics Research Team (APERT) ikerketa-taldeko, Euskal Unibertsitate Sistemako A taldea, kidea da, eta Bidarten (Frantzia) dagoen Ecole Supérieure des Technologies Industrielles Avancées-en (ESTIA) ikertzaile bisitaria izan da 4 hilabetez, 2007-2008 urteetan. Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, finantzaketa publikoarekin zein pribatuarekin, eta, horietan egindako ikerketaren ondorioz, ekarpen ugari argitaratu ditu, bai aldizkarietan, bai biltzarretan. Horietatik 65 Web of Sciencen indexatuta daude, 347 aipu guztira (auto-aipuak kanpo). Gainera, 2 doktore-tesi zuzendu ditu eta 3 patenteren egilekidea da.