Gaia
IZASKUN ALVAREZ MEAZA
- Ezagutza arloa
- Enpresen Antolakuntza
- Saila
- Enpresen Antolakuntza
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- izaskun.alvarez@ehu.eus
Industria Ingeniaria Antolakuntza Industrialean espezializatua eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Doktorea. Gaur egun, bere irakaskuntza jarduerak Estatistika eta Antolakuntzan Metodo Koantitatiboetara zuzentzen ditu. Ikerketari dagokionez, ikerketa-proiektu/kontratu ezberdinetan parte hartu du, eta JCR, SCOPUS eta DICE datu-baseetako aldizkari ospetsuetan hainbat artikulu publikatu ditu. Gainera, TFM (Technology Foresight Management Research Group) ikerketa-lantaldean parte hartzen du. Bere ikerketa jarduerak ondoko esparruetara bideratzen ditu: ezagutza-kudeaketa, berrikuntza, jasangarritasuna, kudeaketa teknologikoa, eta datu meatzaritzan oinarritzen diren analisi zientifiko-teknologikoa egiteko teknika ezberdinen aplikazioa. Gainera, hainbat Kongresu Nazional edota Internazionaletan parte hartu du, Antolakuntzako Ingeniaritzaren Kongresua (CIO) nabarmenduz.