Gaitasunak

XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Ikasleak ekimen pertsonalak garatzeko gai izatea, diziplina anitzeko arte proiektuak ekiteko, zuzentzeko eta errentagarri bihurtzeko gaitasuna eskuratuta eta kultura eta arte industriarekin harremanetan jarrita.
  • Ikasleak modernitatearen bertsioak testuinguru garaikidetan kokatzeko gai izatea; XVIII. mendetik jasotako ezaugarri arrazionalistak, berezkoaren filosofiak eta irrazionaltasunaren bidezko proposamen askatzaileak, munduaren ikuskera desberdinei dagozkionak eta oinarritzat har daitezkeenak arte proiektuen bidezko balizko modelizazioetarako.
  • Ikasleak, maila sentsorialean behar adina intentsitate eta maila intelektualean behar adina konplexutasun duten arte esperientzien bidez ikasi ondoren, arteari buruzko proiektuak eta proposamenak erakusketa, hitzaldi eta argitalpenen bidez defendatzeko gai izatea, modu autonomoan, eta esperientzia horiek atzera elikatzeko balioa izatea haien etorkizuneko arte ikerketetan.
  • Ikasleek, esperimentazio metodologia egokien bidez, arteak jakintza bide gisa dituen ikerketa aukerak ezagutzea eta bereganatzea, irizpide estetiko koherente bat eskuratuta, ikerketen transmisio didaktikoa ahalbidetuko duena publiko espezializatuei eta ez espezializatuei.