Masterraren gakoak
Ezagutzaren gizarteak ekoizpen sinbolikoko bere praktikak zaindu behar ditu eta Arte Ederrak ezin dira ardura horretatik kanpo gelditu, hau da, ekoizpen mota hori era egokian sortu eta garatzeko ardura horretatik kanpo. Gure hasierako hipotesia da ikusteko eta egiteko gure moduak oinarri sentsorial eta kontzeptual bat duela. Oinarri horren gauzatzea da alderdi artistikoaren benetako emozioak transmititu eta, aldi berean, unibertsitate mailan ikertuak izan behar duten ezagutza zabalak sortzen dituzten objektuen ekoizpena.
Artea ezagutza sortzen duen gertakaritzat hartzen dugu guk: “ezagutzen ezagutza”, berezia eta konplexua. Zentzu horretan, Ikerketa eta Sormena Artean Masterrak harremanak ezarri nahi ditu egitura artistikoen eta pentsamenduaren egituren artean. Zehazki esanda, esperimentazio artistikoaren bidez zer nolako pentsamendua lortzen den jakin nahi du. Gure ustez, norbanakoaren ekintza estetiko etengabetik datorren pentsamendu bat da, bere izakitik banaezina eta unibertsitate forotan eraiki beharra dagoena, ezagutza autonomoaren elkarteak diren heinean.
Honela, beren garapen esperimentalean zehar beren metodoak ere zalantzan jarriko dituzten ikerketa sistemak bultzatu nahi ditugu, artearen arloko ikerketak areagotzea eta ikertzea suposatzen baitu, ez erabatekoa eta adierazi baino, galdetzen duena.
Horretarako, programak diziplina arteko nortasuna dauka, non ikerketak berak errealitate maila ezberdinen baterako ekintzak sortu duen dinamikaren inguruko, bai eta aipatuan ematen den arte garaikideari loturiko ezagutza ezberdin eta osagarrien (marrazkilaritza, eskultura, pintura eta teknologia) arteko konfluentziaren inguruko interesik abiatzen den.
Master honek ikerketarako joera garbia dauka. Sarbide zuzena ematen du Ikerketa Arte Garaikidean Doktorego Programara; bai eta beste doktorego ikasketa batzuetara ere.