Alderdi jakin bati buruzko ikuspegi teorikoak ebaluatzea, alderatzea eta kontrastatzea, hizkuntzen eskurapenaren arloan edo hizkuntzen irakaskuntza-ikaskuntzarenean.
Hizkuntzen eskurapenaren azterketari (lehen, bigarren eta hurrenez hurreneko hizkuntzak) dagokion azpiarlo baten edo gehiagoren ezagutza sakona garatzea, baita arlo bakoitzeko oinarrizko kontzeptu teorikoena ere.
Ikaskuntza autonomoa eta ikerketa gaien identifikazioa sustatzea, jarraipena emateko ikasleak bere doktorego ikasketetan duen garapen indibidualari.
Ikerlanak jendaurrean ahoz aurkezteko teknikak garatzea eta hobetzea.
Iritzi kritikoak ematea eta bibliografia teorikoa eta enpirikoa sintetizatzea hizkuntzen eskurapenaren eta irakaskuntza-ikaskuntzaren gai zehatz bati buruz.
Lan esperimental bat egitea datuak erabilita hizkuntza jakin baten osagai zehatz baten (fonologikoa, morfosintaktikoa, lexikoa edo pragmatikoa) eskurapenari buruz, edo hizkuntzen irakaskuntza-ikaskuntzaren alderdi bati buruz.
Lehen, bigarren eta hurrenez hurreneko hizkuntzen eskurapenean, ahozko eta idatzizko produkzio eta ulermen datuak aztertzea, eta horiei buruz eztabaidatzea esparru teoriko jakin baten barnean.
Loturak ezartzea hizkuntzen eskurapenaren ikerketaren, curriculum diseinuaren eta irakaskuntza praktikaren artean, curriculumak hobetzeko eta, ondorioz, jardun eta ikerketa arlo berriak identifikatzeko.