Masterraren gakoak
Master honen helburu nagusia ikasleei oinarri sendoa eskaintzea da, bigarren eta ondorengo hizkuntzak testuinguru eleaniztun batean eskuratzeko prozesuari buruz. Horretarako, beharrezko erreminta teorikoak eta metodologikoak eskaintzen dira, ikasleak hizkuntzen eskurapenarekin loturiko faktore anitzak identifikatzeko gai izan daitezen, ikuspegi teoriko ezberdinetatik: kognitibo-interakzionista, sortzailea eta sozio-kulturala.
Ikasleek ikerketa gauzatuko dute, UPV/EHUko zein estatu mailako eta nazioarteko beste erakunde batzuetako taldeekin. Horrez gain, hitzaldi, mintegi eta Special Topics in SLA ikastaroaren irakaskuntzan parte hartzen duten eta nazioartean ospetsu diren ikertzaileekin elkartrukeak egiteko aukera izango dute.
Programak, halaber, ikerketaren emaitzak atzerriko hizkuntzen irakaskuntzaren arloko didaktikan aplikatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskainiko ditu ere.
Master honek sarbidea ematen du UPV/EHUko Language Acquisition in Multilingual Settings doktorego programara.