Gaia
ASIER BLAS MENDOZA
- Ezagutza arloa
- Politika eta Administrazio Zientzia
- Saila
- Politika eta Administrazio Zientzia
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Posta elektronikoa
- asier.blas@ehu.eus
Asier Blas Mendoza (Donostia, 1977) Politika eta Administrazio Zientzian doktorea (2011) eta unibertsitateko irakasle agregatua da Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko Politika eta Administrazio Zientzia Sailean. UPV/EHUko irakaslea da 2006az geroztik. Politika Konparatua, Espainiako eta Euskadiko Sistema Politikoa, Herritar Partaidetza eta Nazioarteko Politika irakasten ditu. Docentiaz programan ebaluazio positiboa du eta ikerketa seiurteko bat dauka. 2002. urtetik Parte Hartuz ikerketa talde kontsolidatuko kidea da. Bere ikerketa lerro nagusiak demokrazia ereduak, aniztasun etniko-nazionalaren kudeaketa (botere partekatua, federalismoa eta sezesionismoa), nazioarteko politika eta berrikuntza demokratikoa dira. 2012an “Manuel Giménez Abad” X. saria irabazi zuen “Modelos de democracia en las comunidades autónomas españolas” lanagatik. Hamarnaka lan akademiko argitaratu ditu, azkenekoen artean aipatu daitezke “The Jewel in the Crown: Co-optive Capacity and Participation During Austerity in Cardiff and San Sebastian-Donostia” (IJURR, 2018) eta “Power-sharing coalitions in the Basque Country (1987–1998): centripetal coalitions vs. consociational coalitions” (Nations and Nationalism, 2018). Esparru akademikotik kanpo hedabide desberdinekin kolaboratzen du eta ohikoa da bere partaidetza Euskal Irrati Telebistan (EITBn) eta Argia aldizkarian. 2018ko otsailetik Politika eta Administrazio Zientzia saileko zuzendaria da.