prsentacion-master-historia-contemporanea

Masterraren gakoak

Ez da eskainiko 2023/2024 ikasturtetik aurrera

Espainiako unibertsitate nagusien arteko bederatzik batu dituzte beren baliabideak ikerketa lanera bideraturiko Unibertsitate Arteko Historia Garaikideko master honetan: Madrilgo Unibetsitate Autonomoa, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Santiagoko Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea, Kantabriako Unibertsitatea, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Zaragozako Unibertsitatea eta Menéndez pelayo Nazioarteko Unibertsitatea. Prestakuntza programa honen helburua historia garaikideko historialarien eskola bat sortzea da, zeinetan graduondoko ikasleek arlo horretako ikerketa lanak egiteko beharrezko jakintzak eta teknikak eskuratuko dituzten, bai unibertsitateko profesional gisa, bai beste arlo batzuetako aditu gisa; esaterako, kazetaritza, museistika, kultura animazioa, bigarren hezkuntzako irakaskuntza, edizioa, dokumentaizoa, gizarte analisia eta analisi politikoa eta abar. Nahiz eta ikasleek programa eskaintzen duten unibertsitateetako batean egin beharko duten matrikula, unibertsitate artekoa izanik, hautazko kredituen zati bat besteetan egin ahalko du, irakats eta gai eskaintza oso zabal batez gozatzeko aukerarekin.

Master honek UPV/EHUko Historia Garaikideko doktorego programan zuzenean sartzeko aukera ematen du.

XSLaren edukia

Modalitatea

Ikasgelakoa, Birtuala

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

ikasturte 1

Gutxi gorabeherako prezioa

1.600 €

Unibertsitate arteko masterra

Euskal Herriko Unibertsitatea: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Letren Fakultatea

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa

Kantabriako Unibertsitatea

Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea

Santiagoko Unibertsitatea

Valentziako Estudi General Unibertsitatea

Zaragozako Unibertsitatea

Universidad Internacional Menéndez y Pelayo

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
ALONSO OLEA, EDUARDO JOSE

Idazkaritza :
Verónica Mourelle

946012345

4razones-master-historia-contemporanea

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Unibertsitate arteko master bat da, eta horregatik, bermatuta dago zeharkako prestakuntza, zortzi unibertsitateko sailen eta nazioarteko unibertsitate baten prestakuntza aukerak biltzen baititu.
  • Funtsean ikertzaileak prestatzeara dago zuzenduta, bai unibertsitateko irakasleak, bai bigarren hezkuntzakoak.
  • Prestakuntza ordutegi malgua du, bi urtetan egin daiteke, eta prestakuntzaren zati bat urrutitik egingo da, unibertsitate arteko lana bultzatuz.
  • Bereziki doktorego programan sartzera bideraturiko prestakuntza programa; hautagaia ikertzaileak trebatzeko kontratu publikoak lortzeko gai izateko diseinatua.

participantes-master-historia-contemporanea

Unibertsitate partaideak

UIMP Universidad Internacional Menéndez Pelayo
Universidad de Zaragoza
USC Universidade de Santiago de Compostela
UC Universidad de Cantabria
UAB Universitat Autònoma de Barcelona
UAM Universidad Autónoma de Madrid
Universidad Complutense Madrid
Universitat de València

salidas-master-historia-contemporanea

Irteera profesionalak

Historia garaikideko historialari profesionalak Espainiako unibertsitate sisteman: ikertzaileak, laguntzaile doktoreak eta kontratudunak, irakasle titularrak.

Komunikazio kabineteetako kideak, kultura hedapeneko lanetan aritzen diren langileak (gidari turistikoak, udaletako, aldundietako edo fundazio pribatuetako kultur sailak, editorak eta edizio bibliografikoaren arloan aritzen dutenak, eta abar).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak