Praktikak

practicas-master-fabricacion-digital

Fabrikazio Digitaleko masterra eredu dualean ematen da. Eredu hori ingurune akademiko batean eta ingurune profesional batean emandako ikaskuntzen arteko osagarritasun printzipioan oinarritzen da. Prestakuntza modalitate hori txandaka egiten da unibertsitatean eta enpresan; hortaz, ikasketa planeko kredituen % 40 erakunde edo enpresa baten barruan edo harekin lankidetzan emango dira. Zehazki, kreditu horiek nahitaezko irakasgai hauei dagozkie: practicumaren 23 ECTS kreditu (curriculum praktikak), ikerketa metodologia eta proiektua (7 ECTS), eta Master Amaierako Lana (6 ECTS).

Enpresen eta ikasleen aukeraketa eta haien arteko lotura honela egiten da:

  1. Ikasle bat hartzeko interesa duten enpresek “master-ikasle eskaera” dokumentua betetzen dute, non zer profil eskatzen duten zehazten baitute.
  2. Enpresekiko harremanetarako taldeak enpresek txandaketa zuzen egiteko dituzten gaitasunak identifikatzen eta balidatzen ditu. Era berean, helburu pedagogikoak lortzea ahalbidetuko dien proiektu erreal bat dutela egiaztatzen du.
  3. Interesdunek masterraren aurrematrikula egiten dute, eta Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolak hautagaien aurrehautaketa bat egiten du, haien merezimenduak baloratuta “Sarbidea” atalean zehaztutako irizpideen arabera.
  4. Behin parte hartuko duten enpresak aukeratuta eta espezifikatu dituzten profilak kontuan hartuta, Ingeniaritza Dualako Unibertsitate Eskolak aurrez hautatutako hautagaien CVak bidaltzen zaizkie enpresei. CVak bidaltzeko erabilitako irizpidea hau da: hautagaiaren oinarrizko prestakuntza (masterrera sartzeko titulua) enpresak eskatutako profilera egokitzea. Enpresak ikasleen CVak berrikusten dituenean, egoki iritzitako elkarrizketa pertsonalak egiten ditu. Ikasle bakoitzaren hautaketari buruzko azken erabakia enpresari dagokio; hortaz, azkenean enpresek hautatutako pertsonak matrikulatutako dira masterrean.
  5. Matrikulatutako ikasleek lan kontratuak formalizatuko dituzte enpresekin. Era berean, ikasleak, Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolak eta enpresak hiru aldeko prestakuntza hitzarmen bat izenpetzen dute.

XSLaren edukia

XSLaren edukia

Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeak

Ordu kopurua : Gutxienez 150 ordu

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo hauetara : Iturbe Zabalo, Edurne

943 744 132

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak