XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Aldaketa eta berrikuntza kudeatzea honako helburuz: moldatzea, egoera berriak sortzea eta ekintzak erraztea, langile guztiak inplika daitezen; gainera, epe ertainean ekintzek eta erabakiek dituzten ondorioak aztertuko dira.
  • Diseinupean sistema garatzeari aurre egitea eta, horretarako, automatizazio eta kontrol tresnak erabiltzea.
  • Erakundearen estrategia formulatzen laguntzea eta erantzukizunaren eremurako helburu zehatz bihurtzea; xede horrez, ikuspegi berriztatzailea, partekatua eta negozioarekin konpromisoa duena erabiliko da.
  • Fabrikazio digitalaren eremuan produktu, prozesu eta metodoetan ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuak eta lanak egin eta planifikatzea.
  • Industria 4.0 osatzen duten teknologiak eta industrian aplikazioa ezagutu eta aplikatzea.
  • Industria enpresaren eraldaketa digitala garatzeari aurre egitea, merkatu konplexu, aldakor eta oso lehiakorrean etorkizuneko ikuspegia erabiliz.
  • Industria konektatuarekin zerikusia duten diziplinen bilakaera espiritu kritikoz behatzea, fabrikazio digitalean berrikuntza teknologikoa sartzeko.
  • Norberaren proiektu profesionala kudeatzea; horretarako, berezko prestakuntza beharrak identifikatzea eta lana eraginkortasunez gauza dadin horiek hobetzeko konpromisoa hartzea.
  • Oinarri teorikoak egiazko arazoari aplikatzea eta, xede horrez, hurrengoetan funtsatzen diren sistemak erabiltzea: adimen artifiziala, big data, datuen meatzaritza eta informazioa irudikatzeko teknikak; hala, hardware eta software plataformak behar bezala aukeratuko dira, arazoak moldekatu eta ebazteko.
  • Taldean lan egitea; batetik, helburu erkidea lortzeko eraginkortasunez parte hartzea eta, bestetik, elkarren artean konfiantza izan eta laguntzeko pertsonen arteko harremanak zehaztea.
  • Teknologia eta antolakuntzaren ikuspegitik diziplina askokoak diren ekipoak zuzendu, planifikatu eta ikuskatzea.
  • Terminologia egokiaz baliaturik taldeko eta banako lana jendaurrean azaltzea.
  • Zure lantaldeko kideekin eztabaidatu eta lankidetzan jardutea.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak