Praktikak

Masters-practicas-ciencias-actuariales-y-financieras

Lanbidean jarduteako gaitasuna ematen duen masterra izanik, profesionalekin egindako praktikak funtsezko eta derrigorrezko ardatza dira, eta 6 ECTS dira. Gainera, aktuariotzan dabiltzan profesionalek tutorizatutakoak izanik, ikaslea lan-talde aktibo batean integra daiteke. Masterrak izendatutako tutore bat ere izango du.

Masterrarekin hitzartutako enpresetan egiten dura, eta Euskal Autonomia Erkidegoan zein hortik kanpo dauden enpresetan egin daitezke.

Masterrak iraun bitartean egitea errazteko, goizez egingo dira praktikak eta, hala baldin bada, masterraren bigarren ikasturtean

XSLaren edukia

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • APLICALIA GROUP, S.L.
  • Aon Gil y Carvajal S.A. de Seguros y Reaseguros
  • Axa Seguros Generales S.A. de Seguros y Reaseguros
  • Bilbao Compañía Anónima Seguros y Reaseguros (Seguros Bilbao)
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • GMS Management Solutions S.L.
  • Igualatorio Médico Quirúrgico S.A. de Seguros y Reaseguros
  • Kutxabank
  • Kutxabank Vida y Pensiones

Masters-entidades-practicas-ciencias-actuariales-y-financieras

Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeentzat

Finantza edota aktuariotza alorreko enpresa edo bulegoek (arrisku sailak, teknikoak, inbertsioak, etab.) edo finantzazkoak ez diren enpresek (giza baliabideen saila edo arrisku-gerentzia) Aktuariotza eta Finantza Zientzietako masterra ikasten ari direnek praktikak egitea nahi badute (lanaldi erdian ala osoan), UPV/EHUrekin aurrez sinatutako Lankidetza-hitzarmenaren bidez egin dezakete.

 

Ordu kopurua: gutxienez 150 ordu.

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan J. Iñaki De La Peñarekin, masterreko arduraduna eta batzorde akademikoko kidea da.

jinaki.delapena@ehu.es, ef1@ehu.es

Telefono-zenbakia: 946013876

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak