Masterraren gakoak
Master honek aktuario lanbide arautua izateko aukera eskaintzen du. Aktuario-lanak legeak ezarritako berariazko gaitasunak izatea eskatzen du, pentsio-planak eta -funtsak balioztatu, diseinatu eta berrikusteko. Baita aseguruak egin eta finantza-entitateen, bereziki aseguru-etxeen, kaudimenarekin lotutako alderdiak ziurtatzeko ere, horiek sektore pribatu zein publikokoak badira ere. Gaitasun-marko horren baita, Master honek arrisku pertsonal, patrimonial zein materialeko kudeaketa eta balorazioan pertsona adituak prestatzen ditu.
Aktuarioak dira lanbidez ondorengo arloetan aritzeko gaitasuna duten profesionalak: kontingentzia bat gertatzean jazo daitezkeen kalteen estaldurarako produktuak diseinatzea; pentsioen inguruan aholku eman eta plangintza egitea; bizi-aseguruak diseinatu eta ebaluatzea; karterak eta ondareak kudeatzea; finantza-estrategiak ezartzea eta enpresen osasunari eragiten dioten arriskuen aurrean enpresa-estaldurak aplikatzea.
Master hau Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eskaintzen da, eta aktuariotzarako prestakuntzan tradizio luzea du. Horrelako ikasketak eskaintzen dituen Euskadiko fakultate bakarra da.
Programak derrigorrezko praktikak ditu aktuariotza eta finantza erakunde eta antolakundeetan, eta horiekin lankidetza-hitzarmenak ditu.
Master hau gainditzen bada Euskal Herriko Aktuarioen Elkargoko eta Estatuko beste elkargo batzuetan kide bihur daiteke. Gainera, Europa mailan jardun profesionala egiteko aukera ematen du, Europako Aktuariotzako Core Syllabusera egokitzen baita, eta Europako lanbide elkarteetan elkar aitortutako ikasketak izango ditu masterra ikasi duen ikasleak.
Master honi esker doktoretza-programak egin daitezke.