Praktikak (750 ordu) derrigorrezkoak dira masterra gainditu eta Justizia Ministerioaren lanbide-proba egiteko. Profesionalen bulegoetan egingo dira, baita Foru eta Udal Administrazioen zerbitzu juridikoetan, epaitegietan eta Fiskaltzan ere.
Horretarako, lankidetza-hitzarmenak ditugu Gipuzkoako Abokatuen Elkargoarekin (kontaktua: Marta Moreno Marcos master@icagi.eus), Bizkaiko Abokatuen Elkargoarekin (kontaktua: Elena Pombo Jiménez epombo@aciesabogados.eu) eta Arabako Abokatuen Elkargoarekin.