Masterraren gakoak
Ez da eskainiko 2023/2024 ikasturtetik aurrera
Abokatutzako masterrari esker abokatu-lanak egiteko lanbide arautua eskura daiteke. Ildo horretatik, arauak eskatzen duen lanbide-prestakuntza eskaintzen zaie Zuzenbideko lizentziadun eta gradudunei, Estatuak kolegiatzeko derrigorrez jartzen duen azterketa gainditzeko.
Jakina da bizitza osoko ikaskuntzarako aukerak eskaini behar direla adin eta aurrez prestakuntza ezberdina duten pertsonei; hori dela eta, master honen helburua da, baita ere, lan-merkatuan aktibo diren eragileak diren pertsonen eskakizunei eta beren ezaguerak eguneratu eta trebetasunak hobetu nahi dituztenei erantzuna ematea.
Hala, prestakuntza-programaren xedea da ikasleen gaitasunak irmotu eta hobetzea, errealitate aldakorrera egokitu eta lanbide-jardunaren araberako kalte, arrisku edo gatazka egoerak ekiditea, izan auzitegi eta agintaritza publikoen aurrean zein aholkularitza-funtzioak egiterakoan.
Praktikak derrigorrezkoak dira, eta berariazko garrantzia dute programaren baitan. Horiek osatzen dute prestakuntza eta, hala, hainbat eremu juridikotan aritzeko beharrezkoak diren ezaguera juridikoak eta lanbide-trebetasun eta -gaitasunak aplika ditzakete.
Master honi esker doktoretza-programak egin daitezke.