Abokatu lanbidearen antolamendu, kudeaketa eta merkataritzako ingurunea ezagutu eta praktikan aplikatzen jakitea; baita haren esparru juridiko asoziatiboa, fiskala, lanekoa eta datu pertsonalak babestekoa ere.
Abokatuak bezeroarekin, beste aldeekin, auzitegiarekin, agintaritza publikoarekin eta beste abokatu batzuekin dituen harremanetan eskubide eta betebehar deontologikoak ezagutu eta aplikatzen jakitea.
Aholkularitza juridikorako erabakigarriak diren prestazio eta antolamendu eskakizunak identifikatzen jakitea.
Bezeroen eskubideak defendatzeko estrategia zuzena hautatzeko trebetasunak eta abileziak garatzea, jardun profesionalaren esparru bakoitzak dituen eskakizunak kontuan izanda.
Bezeroen eskubideen defentsa ezagutzea eta integratzeko gai izatea, tutoretza jurisdikzional nazionalen eta nazioartekoen sistemei dagokien esparruan.
Gertaerak ahoz eta idatziz azaltzen jakitea, eta argudioen bidez ondorio juridikoak ateratzea, kontuan izanik haien testuingurua eta hartzailea; hala badagokio, prozedura esparru bakoitzaren berezko modalitateen arabera.
Interes gatazkak identifikatzen jakitea eta horiek ebazteko teknikak ezagutzea, sekretu profesionalaren eta konfidentzialtasunaren hedadura ezartzea, eta irizpide independentzia babestea.
Interesen konposizio teknikak ezagutzea eta bide jurisdikzionalaren hautabidezko metodoen bitartez arazoei irtenbidea ematen jakitea.
Jarduera profesionalean aritzeari lotutako erantzukizunak ezagutu eta ebaluatzea, abokatuaren doako laguntza juridikoaren funtzionamendua eta erantzukizun sozialaren sustapena barne direla.
Jardunerako eskuragarri dauden baliabide indibidualak eta kolektiboak ezagutu, antolatzen jakin eta planifikatzea, abokatu lanbidearen antolamendu modalitate guztietan.
Lan profesionalak garatzen jakitea berariazko eta diziplina arteko taldeetan.
Pertsonen arteko abileziak eta trebetasunak garatzen jakitea, abokatuaren lanbide jarduna erraztuko dutenak herritarrekiko, beste profesionalekiko eta erakundeekiko harremanetan.
Prozedura mota bakoitzean gertaerak ikertu eta ezartzera bideratutako teknikak ezagutzea; batez ere, dokumentuak sortzeari, eta galdeketak eta aditu frogak egiteari dagokionez.
Trebetasunak garatzen jakitea, abokatuari bidea emango diotenak bere lanaren eraginkortasuna hobetzeko eta lan hori egiten duen taldearen edo erakundearen funtzionamendu orokorra bultzatzeko; baliabide hauen bitartez: informazio iturrietara jotzea, hizkuntzak jakitea, ezagutza kudeatzea, eta aplikatutako teknikak eta tresnak maneiatzea.
Trebeziak lortu, ulertu eta garatzea graduan eskuratutako ezagupen berezituak abokatuek lanbidean aurre egin beharreko egoera hain aldakorretara egokitzeko; eta hartara, agintari publikoekiko harremanetan edo epaitegietan bete beharreko jardun profesionalean edo aholkularitza lanean sor daitezkeen kalteak, arriskuak eta arazoak saihestu ahal izateko.