Ekipamendua
Taldearen berezko tresnak:
- Ontzi pneumatikoa, karelez kanpoko motorra eta garraiorako orga dituena.
- Landa-lanerako zenbait tresna, ingurumen-aldagaiak uretan bertan neurtzeko. Tresna horietako bat parametro anitzeko zunda da, aldi berean gazitasunari (eroankortasun), tenperaturari, oxigeno disolbatuari eta pHari buruzko datuak biltzen eta gordetzen dituena.
- Ur desionizatua eta ke-erauzgailua dituen ikerketa-laborategia.
- Mikroskopio estereoskopikoak eta alderantzikatuak.
- Mikroskopioetara akoplatu daitezkeen kamera digitalak.
- 600°C har dezakeen berogailu-labea.
- Bainu termostatizatuak.
Taldeak erabil ditzakeen eta erabili ohi dituen beste tresna batzuk:
- Espektrofotometroa.
- Doitasun-balantza (0.0001 g).