Rikardo Minguez
Ingeniari Industriala Ingeniaritza Mekanikoan espezializatua (1995) Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Sailean egiten du lan 1998az geroztik. Irakasle Osoa da 2022. urtetik.
2016tik Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Saileko burua da.
Euskal Herriko Unibertsitateko "Enpresari Aplikatutako Ekonomia Zirkularra" masterreko Batzorde Akademikoaren zuzendaria.
Proiektuen Ingeniaritza Doktorego Programako Batzorde Akademikoaren zuzendaria.
2005ean Quebeceko Laval Unibertsitatean hasi zen ikertzaile bisitari gisa. Produktua Diseinurako Laborategia (PDL) koordinatu du 2005ean sortu zenetik. EHUk 2010ean eta Eusko Jaurlaritzak 2018an onartu zuten Ikerketa Taldea bezala. Gaur egun, produktuen bizi-zikloa, ekodiseinua, alderantzizko ingeniaritza eta ekonomia zirkularra aztertzen ditu.
- Google Scholar: https://scholar.google.com/citations?hl=es&user=Qs4WzFwAAAAJ
- ORCID ID: https://orcid.org/0000-0003-4682-3814