Hidrokarburoen erauzketaren inpaktuak Yasuní oihanean
Egungo garraio- eta energia-eredua erregai fosilen neurrigabeko kontsumoan oinarritzen da. Horrez gain, enpresa transnazionalek 200 milioi urte behar izan dituzten baliabide fosilak erabiltzen dituzte, planeta osoko baliabideak monetarizatu ahal izateko, eta baliabide horiek ez dira berriztagarriak. Medicusmundi Arabaren eta Simon Bolivar Unibertsitate Autonomoaren (UASB) lankidetzarekin, proiektu honek Ekuadorko Yasuní oihaneko 16. blokean 1999tik 2022ra (24 urte) petrolio-industriak izan dituen eraginak aztertzen ditu. Life Cycle Assesment tresnarekin neurtu da nola banatzen diren eraginak fase desberdinetan: erauzketa, garraioa, findegia, banaketa eta azken erabilera. Azterketa horren bidez, hidrokarburoaren azken ERABILTZAILEAREN eta haren erabileraren INPAKTUAREN arteko lotura sortu nahi da, hasiera batean erantzukizun zuzena sortzen lagundu ahal izateko, eta, aldi berean, prozesu osoan irabazi asmoko partaidetza izan duten eragileak inplikatzeko.
- Hasiera data: 2022
- Amaiera data: 2024
- Dirulaguntzaren zenbatekoa: 20.000,00 €