Campus Bizia Lab - CIRCURAEE
CIRCURAEE (CBL 22/23) proiektuaren helburua Bilboko Ingeniaritza Eskolako (EIB) GEEH hondakinen sorrera kualitatiboki eta kuantitatiboki aztertzea izan da. Aldi berean, proiektuak aztertzen du hondakin horiek kudeatzeko eredu bat sortzeko aukera, hondakina berrerabiltzeko prestatzeko eta balorizatzeko ekintzak barne hartuko lituzkeena. Gainera, tratamendu horrek sortutako inpaktua zehaztea planteatu zen, egungo kudeaketarekin alderatuta, bizi-zikloaren analisiaren bidez (BZA).