Olga Alarcón (Gehitu)
Olga Alarcón Madrilen bizi izan zen 1971tik 1985a arte. Bertan, FLHOC-eko kide izan zen (Frente de Liberación Homosexual de Castilla), baita Madrilgo Lesbiana Feministen elkarteko kide ere.
1985ean Donostiara etorri eta Gipuzkoako Lesbiana Feministen Kolektiboan jardun zuen sei urtez.
2001. urtean, Gehitu elkartera batu zen. Bertan, hezkuntza lan-taldeko eta batzorde exekutiboko kide izan zen (2001-2009) eta, horren ostean, presidente kargua edukitzera iritsi zen (2006-2009). Gaur egun, Gehituko kide izaten jarraitzen du.
Jardunaldi eta hitzaldi ugari eman ditu azken hamarkadetan, bereziki hezkuntzaren arloan, eta unidade didaktiko ezberdinak prestatu eta aurkeztu ditu LGTB+ gaiak ikasgeletan jorratzeko.
Olga Alarcónen hitzaldia 10:30etan hasiko da eta honako titulua du: "LGTB mugimendua lehenengo pertsonan: identitate ezatik erresiliente bihurtu arte". Ikusi programa osoa hemen.