info_cortazar

José Ángel García de Cortázar, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Honoris Causa doktore. 2008ko urriaren 2a.

José Ángel García de Cortázar

José Ángel García de Cortázar y Ruiz de Aguirre (Bilbo, 1939) Espainian Erdi Aroan adituak direnen artetik ospetsuenetako bat da. Filosofia eta Letrak ikasi zituen Valladolideko Unibertsitatean. Irakasle izan da bertan, baita Salamanca, Santiago eta Kantabriako unibertsitateetan ere. Irakasle eta ikertzaile gisa egin dituen proposamenek arrastoa utzi dute Erdi Aroko historiografiak gure herrian izan duen garapenean. Honako hau izan zen bere doktorego-tesia: Vizcaya en el siglo XV. Aspectos económicos y sociales (Bilbao, 1966). Behe Erdi Aroko Bizkaitik abiatu eta penintsulako landa-gizartearen ikerkuntzan barneratu zen, ikerketa bide-erakusleak argitaratuz; besteak beste, El dominio del monasterio de San Millán de la Cogolla (siglos X-XIII). Introducción a la historia rural de Castilla altomedieval (Salamanca, 1969), eta La sociedad rural en la España medieval, (Madrid, 1988) izenburudun sintesia. Gizartearen espazio-antolamendua ikertzeko proposamen berriak garatu zituen, eta horren lekuko dira, adibidez, La Historia rural medieval: Un esquema de análisis estructural de sus contenidos a través del ejemplo hispanocristiano (Santander, 1978) lanaren argitalpena eta Organización social del espacio en la España medieval. La Corona de Castilla en los siglos VIII a XV (Barcelona, 1985)liburuaren koordinazioa. Euskal Herriari buruz egin duen lan ugariaren zati bat argitalpen honetan dago jasota: Investigaciones sobre historia medieval del País Vasco (1965-2005) del profesor José Ángel García de Cortázar. 20 artículos y una entrevista (Bilbao, 2005). Egin dituen proposamenek 25 doktorego-tesitan eman dute fruitua, eta bere jarraitzaileek Espainiako eta Europako unibertsitate eta ikerkuntza-zentroetan garatzen dituzte bere lanak. Bere ibilbide pertsonal eta akademikoaz egiten dituen gogoetak lan honetan argitaratu dira: Pasión por la Edad Media. Entrevista a José Ángel García de Cortázar (Valencia, 2008).