Hain baliotsua den eskualdeetako garapen orekatua lortzeko, oinarrizkoa da hiriko nahiz landako geografia espazioak analizatzea eta kudeatzea, diziplina anitzeko ikuspegitik. Aztertu behar dira, halaber, aldaketa lokalak eta globalak; ulertu, lekuen arteko desberdintasunak eta diferentziak; eta hauteman, herritarren beharrak. Eta hori guztiaz Geografia eta Lurralde Antolakuntza arduratzen da toki, erregio edo estatu mailan.
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Graduak gaitasuna emango dizu informazio geografikoa eta kartografikoa hartu, analizatu, landu eta irudikatzeko tresna tekniko guztiak erabili ahal izateko, hots: Geografia Informazioko Sistemak (GIS), Teledetekzioa, Geomatika eta abar. Eta prestatuko zaitu, halaber, hirigintza planteamendu egoki bat garatzeko, kontuan hartuta gizarte, ekonomia, paisaia, espazio eta ingurumen alderdiak.
Borondatezko kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu, geografia lanbidea bertatik bertara ezagutzeko.
Beharrezkoa da euskara jakitea, derrigorrezko 96 ECTS kreditu hizkuntza horretan bakarrik ematen baitira (18 ECTS kreditu lehen mailan, 24 ECTS kreditu bigarrenean, 30 ECTS kreditu hirugarrenean eta 24 ECTS kreditu laugarrenean).
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Campusa
Araba
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,72 €
Gutxieneko nota
5 ezohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
60 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Jakingo duzu aztertzen eremu geografikoen problemak eta egokitzen bertako populazioaren premietara.
- Eskura izango dituzu geografia laborategiak Letren Fakultatean, gehien eskatzen diren tresna informatikoak erabiltzen ikasiko duzularik.
- Praktikak gure inguruko izen handiko enpresetan.
- Curriculum vitaea nazioarteratuko duzu graduaren atal bat, besteak beste, Erresuma Batuko, AEB edo Australiako unibertsitateetan.
Sarrera-profila
Lurralde, kultura eta gizarte aniztasuna interesatzen bazaizu, behatzailea bazara, ikuspen espaziala eta orientatzeko gaitasunak badituzu, ingurumenaren jasangarritasuna kezkatzen bazaitu eta, gainera, oinarrizko geografia ezagutzak badituzu, profil ezin hobea duzu Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradurako.
Irteera profesionalak
Hainbat arlotan lana egin ahal izango duzu, esparru pribatuan eta publikoan:
- Analisia, plangintza, kudeaketa eta lurralde antolakuntza
- Kartografia egitea eta interpretatzea. Geografia informazioko sistemak eta teledetekzioa
- Irakaskuntza (bigarren hezkuntza eta unibertsitatea) eta ikerketa
- Ingurumen inpaktua ebaluatzeko proiektuen aholkularitza
- Meteorologia eta hidrografia zerbitzuak
- Natura arriskuen prebentzio zerbitzuak eta babes zibila
- Proiekzio demografikoak, eta geomarketing zerbitzuak
- Nazioarteko erakundeak, geopolitikako espezialista gisa
- Ingurumen aholkularitza, natura parkeen kudeaketa eta ingurumen hezkuntza