Alemana: lehen urratsak (1. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: Artea eta Humanitateak
KREDITUAK: 12,00 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 165,00 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Garbiñe Iztueta Goizueta
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
12 ECTS dituen ikastaroa, bi imoduluz osatutakoa (Aleman Hizkuntza I eta Alemanaren praktikak I), lehen seihilabetean eskaintzen dena (irailetik abendura). Astean 8 orduko ikastaroa da, orotara 120 ordu aurrez aurre izango dituena eta baita bere kasa egiteko atazak ere. Ikasleek derrigorrez bi moduluak egin behar dituzte ikasketa prozesuan aurrera egin ahal izateko. Helburua hasierako mailan (A1) alemanez komunikatzen ikastea da, metodologia aktiboaren bidez, ikaslea ardatz izango duena.
ZURE BILA GABILTZA
Zure bila gabiltza, alemanean lehen urratsak eman nahi badituzu zure graduko ala graduondoko prestakuntza osatzeko. Baita lanean ari bazara ere eta prestakuntza osagarria nahi baduzu zure lanbidean lagunduko dizuna edota lan merkatuak dituen eskakizunetarako prestatzeko. Alemanarekiko jakinmina eta motibazio pertsonala baduzu ere ongietorria zara. Metodologia dinamikoekin ikasi nahi baduzu, ardatz zu izango zarelarik, hau da zure lekua.
Parte-hartzaileen gutxieneko kopurua 5ekoa izango da.
IRTEERA PROFESIONALAK
ALEMANA: LEHEN URRATSAK ikastaroak ikaslegoaren etengabeko prestakuntza ahalbidetzen du. Era berean etengabeko ikaskuntza sustatu nahi du unibertsitateko eta unibertsitateaz haragoko hartzaileen artean, alemanezko hasiberrientzat ikastaroa hau eskainiz.
BALDINTZAK
Alemana ikasteko motibazioa duen edozein pertsonari aukera emango zaio.
IRAKASKUNTZA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/09/10-tik 2024/12/19-ra
EMATEKO TOKIA: Letren Fakultatea
HIZKUNTZA: Euskara + gaztelania
ORDUTEGIA:
Ordua/Eguna | Astelehena | Asteartea | Osteguna |
---|---|---|---|
9:00-11:00 | Aleman hizkuntza I | Aleman hizkuntza I | |
11:00-13:00 | Alemanaen praktikak I |
Alemanaen praktikak I |
INFORMAZIOA/IZEN-EMATEA
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Ingeles eta Alemaniar Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saila
HELBIDEA: Letren Fakultatea. Unibertsitateko Ibilbidea, 5. 01006 Vitoria-Gasteiz
TELEFONOA: 945 013 611
POSTA ELEKTRONIKOA: garbine.iztueta@ehu.eus
MATRIKULA
UPV/EHUn matrikulatuta ez dauden ikasleek ere ikasle-aseguru bat ordaindu beharko dute (4 €).
Ikasleek EHUko araudiaren araberako hobariak izango dituzte, aldez aurretik eskatuta eta agiri bidez justifikatuta (mesedez izena emateko orduan agiria aurkeztu).
Beranduenez irailaren 3an pertsona bakoitzari onartua ala baztertua izan den jakinaraziko zaio posta elektroniko bidez (izena ematean zehaztutakoa). Onartutako pertsonek irailaren 3tik irailaren 6ra arteko epea izango dute matrikularen zenbatekoa eta, hala badagokio, asegurua ordaintzeko, transferentzia bidez.
KUTXABANK: ES88 2095 0292 9232 3900 8657
Kontzeptua: Ikaslearen izen-abizenak – ALEMANA LEHEN URRATSAK IKASTAROA
Epe hori igarota ordainketarik egin ez duenak ikastaroa egiteko eskubidea galduko du eta zerrendaren hurrenkeran onartuko dira ordezkoak.
Ordainketarako epea amaitu ondoren, ikastaroko koordinatzailea ikasle guztiekin posta elektronikoz harremanetan jarriko da ikastaroari ongietorria emateko.