Irakaskuntza gelak
Fakultate honetan ikasgelak eta mintegiak daude eta horietaz gain laborategi izeneko espazioak ere baditugu. Laborategietan ekipamendu berezitua dago, ikasle postu guztietan ordenagailua dago eta berariazko software eta hardwarea dute eskura.
Erabilera orokorreko irakaskuntza lekuak ikasgela eta mintegiak dira. Ikasgela guztietan ekipamendu baliokidea dago:
- Luzeran lau metro biano gehiago dituzten arbel bitrifikatuak.
- DVD edo Blu-Ray irakurgailuak.
- Irakaslearen postuaren ondoan harigabeko sagu eta teklatua duen ordenagailua dago.
- Argiztamen maila handiko proiektagailu finkoa eta bi metroko gutxieneko zabalera duen proiekzio pantaila.
- Sinadura elektronikoa egin ahal izateko irakurlea.
- Gutxienez bi bozgorailu eta soinu anplifikadorea.
- Harigabeko mikrofonoa.
- Aurkezpenak kontrolatzeko laser-erakuslea.
- Bideokonferentziak egiteko sistema, 4K erresoluziodun bideokamera, eta sabaiko mikrofono bana, tokiko irakasle eta ikasleentzat.
- 40 hazbeteko pantaila edo 20 hazbeteko bigarren monitorea.
- Audio, bideo eta ethernet sareko konexio panela paretan kokatua, kanpoko ordenagailu eramangarriak erabiltzeko eta ikasgeletako ekipamenduarekin bateragarri egiteko.
Laborategien zerrenda:
1.07, 1.42, 1.44, 1.45, 1.47, 1.48, 1.49, 1.50 y 1.51.
Ikasgela eta mintegi zerrenda:
0.01, 0.02, 0.03, 0.04, 0.05, 0.06, 0.07, 0.08, 0.09, 0.12, 0.13, 0.14, 0.15, 0.16, 0.17, 1.04, 1.05, 1.06, 1.52; 1.24, 1.25, 2.11, 2.54, 2.76, 0.03A, 0.21A, 2.41 y 2.45